Urretxuarrek San Martin eguna ospatu dute
Eguerdian pintxo dastaketa egon da jubilatuen egoitzan. Arratsaldean dantzaldia egin dute toki berean. Gainera, Iparragirre plazan haurrentzako jolasak egon dira, Martintxo txerria ikusgai jarri dute eta odolkiak dastatu dituzte. Bestalde, Iparragirre Balerdi musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari taldeak kalejira egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide