Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lekaiok behi aziendei buruzko dokumentala aurkeztuko du larunbatean

Urretxu eta Zumarraga
2015/11/18
Otamotz
Urretxuko Lekaio kultur elkarteak behi aziendei buruzko dokumentala aurkeztuko du larunbatean. Emanaldia udaletxeko atarian izango da, 19:30ean. Ikus-entzunezkoak 25 minutuko iraupena du eta bertan behi aziendek herrian izan duten bilakaera azaldu dute. Haragitarako behiak hazten dituzten Dornaldegi baserrikoekin eta esnetarako behiak dituzten Age- rrekoekin hitz egin dute. Gainera, bideoan belar-biltze prozesua ikus daiteke. Lekaiokoek urtero gai bat jorratzen dute. 2012an gariarena aztertu zuten eta urte hartan erabaki zuten lehenengoz irudiak grabatzea. «Xehetasun askok ihes egiten zigutela ikusi genuen eta horregatik erabaki genuen irudiak hartzea», azaldu du Xabi Lasa Lekaioko kideak. Grabatutako irudiekin dokumentala prestatu zuten. Garai bateko bizimodua nolakoa zen jasotzen ari dira. «Gure helburua transmisioa da eta baserritar talde baten laguntza dugu. Oso inplikatuta daude. Ondo dakite beraiek direla bizimodu tradizionala ezagutu duen azken belaunaldia. Garai bateko ustiaketa modua ezagutzen duen azken belaunaldia, eta jakinduria hori guztia beraiekin joango da. Izan ere, egun baserria industria bat da». Urretxuko baserritarren eta Lekaioren lanari esker, etorkizuneko belaunaldiek garai batean nola bizi ziren jakiteko aukera izango dute. Behi aziendak nolakoak ziren jakingo dute, adibidez. «Dokumentalean lehengo eta egungo ereduak aztertu ditugu. Horretarako, Agerreko eredua eta Dornaldegikoa aztertu ditugu. Irudiak bi baserri horietan, Iturbenen eta Ipeñarrietan hartu ditugu. Iturbenen behi jeztea grabatu dugu eta Ipeñarrietan garai bateko belar-biltzea», azaldu du Lasak. Gauzak asko aldatu dira azken hamarkadetan. «Lehen behiak lanerako erabiltzen ziren bakarrik: etxerako ziren, ez ziren esplotatzen. Orain lehiaketak, garapen zentroak… daude», aipatu du. Baserritarrei esker Dokumentala ikastetxeetan banatuko dute eta kultur etxean salgai jarriko dute. Lekaiorekin lan egiten duten baserritar guztiei eskerrak eman nahi dizkie. «Beaingoak, Etxaburukoak, Mendizabalekoak… ere gure taldeko kideak dira. Beraiek dira hau guztia posible egiten dutenak. Sekulako zortea dugu», aitortu du. Hurrengo dokumentala basoko lanei buruzkoa izango da. Datorren urtean aurkeztuko dute. «Urretxuko jaietan egurrak basotik sutara egiten duen bidea erakutsi genuen. Datorren urteko Santa Anastasia jaietako Euskal Jai egunean, berriz, basotik eraikuntzara egiten duen bidea erakutsiko dugu», amaitu du Lekaio elkarteko kideak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT