Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Profesional mailan hasteko, partida gogorra jarri didate»

Urretxu eta Zumarraga
2015/11/24
Otamotz
Xabier Erostarbek (Urretxu, 1994) profesional mailan debuta egingo du ostiral honetan, Ederrena pilotalekuan. Altuna III.arekin, Irribarria eta Barriolaren aurka jokatuko du. Zorionak, Xabier. Profesional mailan jokatzea amets bat betetzea da, ala? Hala da. Txikitatik jokatzen dut pilotan eta pilotan jokatzen dugun guztion ametsa profesional mailan jokatzea da. Espero al zenuen debuta aurten bertan egitea? Itxaropen hori banuen, baina, egia esan, hilabete batzuk beranduago debutatzea espero nuen. Aukera orain iritsi da eta oso  pozik nago. Altuna IIIrekin Irribarria eta Barriolaren aurka jokatuko duzu. Hasteko, partida gogorra jarri didate. Barriola pilotari handia da. 37 urte ditu, baina oraindik goi mailan dago. Irabazi nahi badugu, lan asko egin beharko dugu. Barriola gustuko atzelaria dut: banaka, binaka, lau t’erdian… beti goi mailan egon da. Altuna III.a eta Irribarria, berriz, lagun zaharrak dituzu. Askotan jokatu dut beraiekin binaka. Oso harreman ona dut biekin. Lehen partidan beste urretxuar batek jokatuko du, Aritz Lasak. Ez al dizu pena pixka bat ematen berarekin ez debutatzeak? Debuta berarekin egingo nuela uste nuen, partida Urretxun baita. Dena den, partida polita jarri didate eta ezin naiz kexatu. Izango dituzu berarekin jokatzeko aukera gehiago. Hori espero dut. Aurki Santa Lutzi eguna da eta ea egun horretan elkarrekin jartzen gaituzten. Aritz Lasarekin hitz egin al duzu? Elkarrekin joaten gara entrenatzera, askotan. Lasai ibiltzeko eta ez kezkatzeko esan dit. Oraingoz lasai nago. Debutaren egunean urduri samar egongo naizela suposatzen dut, baina hala ere gozatzea eta ahalik eta hobekien jokatzea espero dut. Altuna IIIrekin ere hitz egin dut. Askotan jokatu dut berarekin binaka eta beti gustura aritu gara. Ea debutaren egunean ere partida txukuna egiten dugun. Zein aholku eman dizkizute Aspe enpresako teknikariek? Lasai hasteko esan didate. Egunero entrenatuz, pixkanaka gora egingo dudala ere aipatu didate. Garrantzitsuena etengabe gora egitea da, ez estankatzea. Bi urteko kontratua sinatu dut. Lehen helburua maila berrira egokitzea da. Gero, ikusiko dugu noraino heltzeko gai naizen. Egiten dudanarekin gustura gelditzea espero dut behintzat, nire maila ematea. Lehen partida hobeto ezagutzen duzun pilotalekuan jokatuko duzu, Ederrenan. Debutak normalean etxean izaten dira. Norberaren herrian jokatzea beti da berezia. Lagunek partida ikustera etorriko direla esan didate. Nola gogoratzen dituzu Ederrenan emandako lehen pilotakadak? Umetatik jolastu dut hemen. sei bat urterekin hasi nintzen pilota eskolan eta ordutik ez naiz frontoitik atera. Ederrenan oso gustura egon naiz beti. Gogorra izan al da profesional mailara iritsi bitarteko ibilbidea? Pilota oso gustuko dut, baina pilota munduan ere une onak eta txarrak bizitzea tokatzen da. Batzuetan gauzak ez dira ondo ateratzen. Nolako pilotaria zara? Bi esku on ditut, baina airez sartzea eta azpitik datozen pilotak jotzeko gerria sartzea kosta egiten zait oraindik. Dena den, pixkanaka hobetzen ari naiz. Denborarekin, huts gutxiago egitea eta pilota gehiago baztertzea espero dut. Banakakoan, zer moduz moldatzen zara? Beno… Gazte mailan txapelketa batzuk irabazi nituen. Urretxukoa, adibidez. Afizionatu mailan txapelketa txukunak  egin ditut, baina ez dut txapelik irabaztea lortu. Profesional mailan ez dut uste gauza handirik lortuko dudanik… Promozio txapelketan parte hartu behar al duzu? Binakako Promozio txapelketan parte hartzea espero dut. Buruz buru jokatzea ere gustatzen zait, baina egungo jokoa aurrelarientzat hobea da. Ba al dago miresten duzun pilotari bat? Umetan Ruben Beloki gustatzen zitzaidan. Gaur egungoen artean, berriz, Zabaleta gustatzen zait gehienbat. Zabaleta ere Aspe enpresakoa da. Beharbada aurki bere aurka jokatzea tokatuko zaizu. Zabaletak beste maila bat du oraingoz. Ikusiko dugu. Zein da zure mezua Urretxuko pilota eskolako mutikoentzat? Gustura etortzen badira, segi dezatela eta goza dezatela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT