Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bere ibilbideko lanik «exigenteena» prestatzen ari da Karmakros taldea

Urretxu eta Zumarraga
2015/12/09
Otamotz
Urretxu Zumarragako Karmakros Antzerki Tailerrak urtero prestatzen du antzezlanen bat urte amaierarako, herritarrei beren lana erakusteko asmoz. Aurten, A contracorriente antzezlana prestatzen ari dira. Abenduaren 18an taularatuko dute, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean. Hamar egunen faltan, buru belarri ari dira entseguetan. Egunero elkartzen dira, Labeaga aretoan. Patxi Remiro zuzendariaren hitzetan, Karmakrosen ibilbideko lanik «exigenteena» eta «zailena» da A contracorriente, interpretazioari dagokionean. Minbizia duen eta hiltzear dagoen gizon bat da antzezlaneko protagonista. Muturreko ideologia du, gaur egungo gizartean oso ongi ikusia ez dagoena. «Arrazista da, homofoboa, misoginoa…», azaldu du Remirok. Hau da, korrontearen aurka doa: A contracorriente. Antzezlanak irauten duen ordubetean zehar, protagonistak barne bidaia bat egingo du bere pentsamenduan barrena. «Eta ikusleak dena ulertzen duela pentsatzen duenean… konturatuko da ez duela ezertxo ere ulertu». Izan ere, istorioak sorpresa bat duela aurreratu du Remirok, «ikusleak espero ez duen biraketa bat». Karmakrosen helburua ikusleei zer pentsatua ematea da, hausnartzeko aukera eskaintzea. Horrez gain, mugak urratu nahi dituzte, eta ikusleak zirikatu. «Ikuslearengan sentsazio desatsegin bat sortu nahi dugu, deserosoa, eta eztarrian korapiloa dutela sentitzen badute, gure lana ondo egin dugunaren seinale izango da». Krisi garaian egonik, Remirok badaki jendeak barre egin nahi duela antzokian, eta eroso sentitu, eguneroko arazoak ahazteko. «Baina guk ez diegu hori eskainiko». Taldekideek idatzi dute Karmakros Antzerki Tailerreko lau antzezle igoko dira taula gainera abenduaren 18ko emanaldian: Patxi Remiro, Arantxa Azaldegi, Jean Olivo eta Gorka Zufiaurre. Besteetan baino formatu txikiagoa prestatzea erabaki dute, antolaketa errazagoa izateko. «Pertsona gutxiago izateak gastua, denbora, esfortzua… murrizten du». Uztailaz geroztik ari dira antzezlana prestatzen. Taldekide guztien artean pentsatu zuten ideia, eta, irailaren amaierarako idatzita zuten gidoia. Entsaiatzen ari dira ordutik. Izan ere, antzezlan honekin «maila bat gorago» igo nahi dutela adierazi du Remirok. Harrera ona izaten badu, beste herri batzuetan ere egiteko prest agertu dira. Sarrerak egunean bertan salduko dituzte, Zelai Arizti aretoko leihatilan, bost euroan. Lehiatila 22:00etan irekiko dute. Aurretik erreserbak ere egin daitezke, Karmakrosekoekin harremanetan jarrita, baina sarrera egunean jaso beharko da. Bestalde, antzerkirako urte osoko bonoa dutenek sarrera doan izango dute, baina ez zaie ohiko lekua erreserbatuko, zenbakitu gabeko sarrerak izango baitira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT