Gaur goizeko 12:00etan hasi dute Ostadar mendi elkartea, Jose Manuel Benitez ‘Beni’ eta Roberto Larrazaren omenaldi ekitaldia. Omenaldia hasi aurretik Mikel Serrano alkateak harrera egin diete udaleko arkupeetan. Ondoren, idatzi bat irakurri eta Antio litografia bat eman die.
Omenduak
Hasieratik eskertu nahi izan du Serranok taldearen eta bi kirolarien ibilbidea.
Ostadar mendi elkarteari dagokionez, alkateak nabarmendu du mendizaletasuna bultzatu duela taldeak: “belaunaldiz belaunaldi kirolari berriak sortu dituzte”, esan du. Mendi txangoak, haur ibilaldia eta mendi astea antolatzen ditu elkarteak, besteak beste. Euskarari ere bultzada ematen dio Ostadarrek, izan ere, 20 urte daramatza taldeak antolatzen dituzten ibilaldiak hilero egindako dosierretan euskaraz dokumentatzen. Euskararen sustapenean egiten duen lanaren isla da 2002. urtean taldeari Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Felix Iñurrategi saria.
Bestalde, aurten hil diren
Roberto Larraza eta ‘Beni‘ lasterkariei omenaldia egin diete. Hunkituta egon da ekitaldian alkatea, eta nabarmendu du bi lasterkariak oso “eskuzabalak” izan direla eman duten guztiagatik, bai kirolean, baina baita maila pertsonalean ere. Biak oso gaztetan hasi ziren kirol munduan, eta hainbat sari lortu zituzten. Aurtengo abenduaren 31an Urretxu-Zumarraga
San Silbestre proba bien oroimenez izango da.