Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

2016rako antzerki programazioa aurkeztu dute, haur eta helduentzat

Urretxu eta Zumarraga
2016/01/14
Otamotz
Aurten ere, Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarlanean antolatu dute 2016rako antzerki programazioa. Zumarragako Zelai Arizti aretoan eskainiko dituzte helduentzako antzezlanak, otsailetik abendura, hilabete bakoitzeko lehenengo ostiralean. Guztira zortzi izango dira, erdiak euskaraz eta erdiak gaztelaniaz. Haurrentzako antzezlanak, berriz, Urretxuko Labeaga aretoan izango dira: bost emanaldi, denak euskaraz. Mikel Serranok eta Jon Luquik aurkeztu dute programazioa. Bi alkateen hitzetan, “kalitatezko” antzezlanak ikusteko aukera izango da, eta herritarrak animatu dituzte antzerkia kontsumitzera. Bonoak erosteko aukera Helduen sarrerak 10 euro balio ditu, baina bonoa erosteko aukera izango da. Urte guztiko bonoak 65 euro balio ditu, eta euskarazko saioetarako bonoak 32,5 euro. Bonoak urtarrilaren 19, 21 eta 23an eros daitezke, Zelai Arizti kultur etxean. Haurrentzako antzezlanetarako sarrerak 5 euro balio ditu. Bonoak 20 euro balio ditu. Haurrarentzako eta laguntzaile batentzako bonoa ere eros daiteke, 30 euroan. Otsailaren 19ra bitartean eros daitezke bonoak Urretxuko kultur etxean. HELDUEN ANTZERKIA Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean. Otsailak 5. Cabaret Chihuahua (Gaztelaniaz). Pabellon nº6 eta Teatro Mutante. Durangoko mutil bat auto istripuz hiltzen da, eta beste bizitza batera pasatzen da: Chihuahua kabaretera. Musikala da. Martxoak 4. Kreditua (Euskaraz). Tanttaka teatroa. Bankari baten eta bankura kreditu eske joaten den gizon baten arteko tirabirak antzeztuko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Joseba Apaolazak. Apirilak 1. El ingenioso caballero de la palabra (Gaztelaniaz). El brujo. Aktore bakarra Lazarilloren, Francisco de Asisen edota On Kixoteren azalean sartuko da, errealitatearen eta fantasiaren artean mugituz. Maiatzak 6. Etxekoak (Euskaraz). Huts teatroa. Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipusek zuzendutako antzezlana, Maddi eta Mamadou-ren maitasun istorioa ardatz hartuta. Ekainak 3. Tipos de tipas (Gaztelaniaz). La Lulu teatro. Maribel Salas, Gemma Martinez eta Sol Maguna aktoreen esketxak. Urriak 7. Datorren urtean hobeto (Euskaraz). Txalo produkzioak. Hiru emakumeren bakarrizketak, pentsamenduak, elkarrizketa motzak, krisialdiak… Azaroak 4. El pueblo de los medallos (Gaztelaniaz). Félix Albo. Herri batean lau lagun hiltzen dituzte, eta Guardia Zibilak ikerketa bat hasten du hiltzaileak aurkitzeko. Umorea eta misterioa nahasten ditu. Abenduak 2. Kuaderno zuria (Euskaraz). Hika teatroa. Begoña eta Arrate ahizpek topo egiten dute beren jaiotexean, ama hiltzen denean. HAURREN ANTZERKIA Urretxuko Labeaga aretoan, 17:00etan. Otsailak 21. Elmer elefantea (Euskaraz). Teatro de la luna. Martxoak 20. Birusak erasoan (Euskaraz). Toni la sal. Apirilak 17. Amalur (Euskaraz). Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Antzezlan hau Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da, eta sarrerak zazpi euro balioko ditu. Urriak 9. Hansel eta Gretel (Euskaraz). Glu Glu teatroa. Azaroak 13. La familia Toronbole (Euskaraz). Tonino eta Dammiano.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT