Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Albisuk eta Irribarriak elkarren aurka jokatuko dute bihar binakakoan

Urretxu eta Zumarraga
2016/01/14
Otamotz
Asteburu honetan jokatuko dira binakako pilota txapelketako lehen itzuliko azken partidak. Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da horietako bat, eta, hain justu, txapelketan parte hartzen ari diren bi pilotari goierritarrek elkarren aurka jokatuko dute: Jon Ander Albisu ataundarrak Iñaki Artolarekin jokatuko du, Iker Irribarria aramarraren eta Miguel Merinoren aurka. Aurretik beste partida bat ere izango da, giroa berotzeko: Elezkano II.a eta Imaz, Arteaga II.a eta Aretxabaletaren aurka. 22:00etan hasiko da jaialdia. Irribarriak Zubietarekin hasi zuen txapelketa. Azken hiru partidak, ordea, Merinorekin jokatu ditu, Zubietaren lesioa medio. Lehen itzuliko sei partidetatik bi irabazi dituzte. «Makal samar hasi genuen txapelketa, eta pena bat izan zen Zubietaren lesioa», adierazi du aramar gazteak. «Dena den, hobetzen joan gara eta lehen itzulia hiru punturekin amaitzeko aukera dugu oraindik». Hemeretzi urte baino ez ditu Irribarriak, txapelketako jokalari gazteenak. Iazko martxoan egin zuen debuta profesionaletan, Asperekin, eta «pixkanaka ikasten, hobetzen eta txapelketako mailan sartzen» ari dela uste du. Biharko partida «oso zaila» iruditzen zaio, Artolak eta Albisuk «izugarrizko maila» dutelako, baina hirugarren puntua lortzeko ahal duten guztia egingo dutela adierazi du. Albisuri sendatu zaio eskua Jon_Ander_AlbisuAlbisuri dagokionean, zalantzan zegoen bihar Zumarragan jokatzeko moduan izango zen ala ez. Izan ere, urtarrilaren 2an Iruñean jokatutako partidan pilota sartu zitzaion eskuineko eskuan, eta aurreko asteburuko partida ezin izan zuen jokatu —Aretxabaletak ordezkatu zuen—. Asteartean Tolosako Beotibar pilotalekuan egindako proban, ordea, ongi sentitu zen, eta biharko partida jokatuko duela baieztatu du. «Uste baino azkarrago» sendatu zaio eskua Albisuri. Hala azaldu zuen atzo Beloki pilotalekuan egindako pilota aukeraketa saioan. «Masajeak hartu eta hartu, horixe egin dut eskua sendatzeko». Astearteko entrenamenduan sentsazio onak izan zituen, eta biharko partidarako konfiantza hartzea lortu du. «Partidaren aurretik beroketak egingo ditut eskua ongi prestatzeko, hori da garrantzitsuena». Albisuk eta Artolak sei partidatik lau irabazi dituzte, eta lehen itzulia bost punturekin amaitzeko aukera dute oraindik. «Lehendabiziko partida albo batera utzita, txapelketa txukuna egin dugu, eta lortutako lau puntuek lasaitasuna ematen dute», esan du Albisuk. Irabazteko faboritoak dira Beloki pilotalekua ere ezagutzen du Albisuk. Iaz irabazi egin zuen bertan, eta aurten zorte bera izatea espero du. Dena den, irabazteko faboritoak izan arren, lan handia egin beharko dutela uste du ataundarrak. «Irribarriak eta Merinok asko dute jokoan, eta dena emango dute». Gainera, indarrean ikusten du bikotea. «Merinok aurreko asteko partidan erakutsi zuen asko duela emateko». Finalerdiak martxoan zehar jokatuko dituzte, eta finala apirilaren 10ean.

Aritz Lasari omenaldi xumea bi herrietako udalek

Biharko bi partiden tartean, Urretxuko eta Zumarragako udalek omenaldi txiki bat egingo diote Aritz Lasa pilotari urretxuarrari. Udal bakoitzeko ordezkariek lamina bana emango diote, profesional mailan jokatu duen zazpi urteetako lanaren aitortza modura. Abenduaren 22an jokatu zuen Lasak azken partida Asperekin, Arrasaten (Gipuzkoa). Herritar ugari joan zen partida hura ikustera. Oraingoan, ordea, herrian bertan eman nahi diote agurra.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT