Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Pagoetako fraideen ekarpena

Urretxu
2016/01/21
Otamotz
Garai batean erlijioak indar handia izan zuen gurean eta herri gehienetan kongregazioren bat zegoen. Urretxuko Pagoeta auzora Pasiotarrak etorri ziren. Bertan apaiztegia ireki zuten eta euskararen alde lan itzela egin zuten. Pixkanaka fraide gabe gelditu dira, etxea handi gelditu zaie eta Udalaren eskuetara pasako da. Parkea eta Pasiotarren lursail bat ere Udalaren eskuetara pasako dira. Trukean, 39 etxebizitza libre eta 17 tasatu egin ahal izango dira Pasiotarren lursail batean. Hauek Udalari emandako lurrean, berriz, babes ofizialeko 20 egingo dira. Pasiotarrak 1935ean heldu ziren, gerra hasi baino apur bat lehenago. Gabiriatik etorri ziren, hain zuzen ere. Han etxe bat zuten, bainuetxea egon zen tokian, baina toki handiagoa behar zuten. Hala, Irunen eta Urretxun ere etxeak ireki zituzten. Hasieran pabilioi zabal bat egin zuten, hegoaldera begira. Eraikin hori erretirorako zen. Handik urte batzuetara Urretxuko etxea ikasleentzat egokia zela konturatu ziren eta teologia ikastetxea egin zuten. Horrekin batera, eliza eraiki zuten. Lanak 1950ean hasi ziren. 1951n teologia eskolak ematen hasi ziren eta 1953an Lurdesko Amaren eliza inauguratu zuten. Urretxuko etxean 70 bat lagun bizi izan ziren: 20 fraide eta 50 ikasle. Bertan, teologia ikasketak eman zituzten. Lau ikasturte ematen ziren eta bertatik apaizgai portugaldarrak ere pasa ziren. Beraien ikasketak Urretxun egin zituzten fraide asko misioetara joan ziren. Apaiztegia 1968an itxi zuten. Hemengo ikasleak Deustura joan ziren eta Urretxuko etxea hustu egin zen. Eraikinetako batzuk ikastolak hartu zituen. Urretxuko_pasiotarrakIzan ere, Pasiotarrek ikastolaren sorreran lagundu zuten. Pasiotar ia guztiak euskaldunak ziren eta euskara maite zuten. Beraien etxean giro euskalduna zegoen eta bertako ikasleek euskara ikasteko eta alfabetatzeko aukera zuten. Herritarrei ere alfabetatze eskolak ematen zizkieten eta euskarazko kultur ekimenei babesa ematen zieten. Ekimen hauetako asko Nekaldiaren Kofradiaren eskutik atera ziren aurrera. Kofradia hau inguruko herrietako bizilagunek osatzen zuten eta 500 lagun inguru izatera heldu zen. Fraideen eta kofradiaren babesean, solfeo, txistu eta dantza eskolak eman ziren eta gau eskola eta antzerki taldea sortu ziren. Hau guztia ikusita, ez da harritzekoa ikastola sortu zuen guraso taldeak fraideengana jo izana babes eske. Gurasoek eskolak emateko toki bat eta babesa behar zuten: legearen aurrean fraideak ziren irakasleak, nahiz eta ez zuten eskola bakar bat ere ematen. Izan ere, lehen andereñoek ez zuten titulurik. Dena den, fraideen eta gurasoen arteko harremanak gorabeherak izan zituen. Tentsio uneak izan ziren, Pasiotarrei ikastolan elizaren aurka egiten zela iruditu baitzitzaien. Izan ere, ikastolak erabiltzen zituen lokalak fraideek utzitakoak ziren, eta fraideek erlijio ikasgaia ematea adostu zuten gurasoekin. Ordura arte funtzionamendua gurasoen esku egon zen, eta 1970 inguruan Pasiotarrek hartu zuten ardura. Ikastolaren hiru zuzendari Pasiotarrak izan ziren. Baina beraien berezko lana ez zen eskolak ematea. Ordurako fraide gutxi zeuden eta ikastola hazten ari zen. Fraideek ezin zieten ikastetxearen beharrei behar bezala erantzun. Hala, 1979 amaieran ikastola berriro gurasoen esku utzi zuten. 1986an ikastolak bere egungo eraikina erosi zien Pasiotarrei. Ordurako, garai batean baino askoz ere fraide gutxiago zeuden. Egun, lau bakarrik gelditzen dira. Aurki udalarekin hitzarmen bat sinatuko dute: bere eraikinak udalaren esku pasako dira. Katekesia emateko erabiltzen dena ikastolari utziko dio Udalak. Bertan, Haur Hezkuntzako  gelak kokatuko dituzte. Beste eraikina, elizaren eskuinetara dagoena, herriaren beharrak asetzeko erabiliko da. Udalak parte hartze prozesu bat abian jarriko du kultur eta gizarte eragileekin. Eta fraideak, zer? Urretxun gelditzen diren lau pasiotarrak Iparragirre kaleko apaizetxean bizi dira. Ez dute Pagoeta auzoarekin lotura hautsi, noski. Lurdesko Amaren elizan meza ematen dute, asteburuetan: larunbatetan 19:00etan (kaperan) eta igandetan 11:00etan. Horretaz gain, hiletez arduratzen dira eta katekesia ematen dute. Bestalde,  Urretxu, Gabiria, Agiñaga, Aztiria eta Aizpurutxoko elizak beraien esku daude.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT