Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Gaztetxean, antzerkia ere bai

Urretxu eta Zumarraga
2016/02/19
Otamotz
Gaztetxeetan mota guztietako ekitaldiak antolatzen dituzte, baina kontzertuak izaten dira nagusi. Horren jakitun, Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladakoek Zast! euskarazko antzerki topaketa antolatu dute astebururako. Gaur eta bihar hiru antzerki saio egongo dira, eta iganderako clown tailer bat antolatu dute. Nerea Altolagirre, Ander Kerejeta, Maider Mateo eta Jon Urtzelai Gazte Asanbladako kideek hitz egin dute egitasmoaz. Antzerkia oso gustukoa dutela dio Kerejetak, baina kontzertuak antzerki saioak baino errazago antolatzen dituztela. “Kontzertu asko antolatzen ditugu, eta apur bat nazkatuta nengoen kontzertuen kontuaz. Hori dela eta, eta antzerkia asko gustatzen zaigunez, topaketa bat antolatzea erabaki genuen. Ez genion buelta asko eman: topaketa bat antolatzea pentsatu, gazte asanbladaren bileran proposatu… eta aurrera!”. Mateo bat dator harekin. “Urtean zehar musikaldiak eta bertsolaritzaren inguruko ekitaldi asko antolatzen ditugu, eta antzerkiak ere bere topaketa merezi zuela pentsatu genuen”. Antzerkia egiten duen jendeak hori eta gehiago merezi duela uste du Kerejetak. “Antzerkia sekulakoa iruditzen zait. Oso autentikoa. Oso ikuskizun potentea dela uste dut, eta antzezlan guztiek hunkitzen naute. Antzezlan batek kontzertu batek baino gehiago sentiarazten dit”. Baina antzerki saioak antolatzea zailagoa dela dio: “Gaztetxeetan oso diru gutxi dugu taldeei eskaintzeko. Gainera, ezin dugu edozein lan ekarri: agertoki txikia dugu, eta formatu txikiko lanak behar ditugu. Hala ere, musika taldeak borrokatu egiten dira gaztetxera etortzeagatik. Ekaina arteko kontzertu guztiak lotuta dauzkagu jada, eta kontzertu kopurua mugatu egin behar izan dugu”. Orain arte antzerki gutxi programatu dute, baina saioak antolatu dituzten bakoitzean erantzun ona jaso dute. “Jende asko etortzen da beti gaztetxean antolatzen ditugun antzerki saioetara. Gainera, jende ezberdina etortzen da. Kontzertuetara etortzen ez den jendea etortzen da antzerkira”, esan du Mateok.
“Kontzertu asko antolatzen ditugu, eta apur bat nazkatuta nengoen kontzertuen kontuaz” Ander Kerejeta (Gazte asanbladako kidea) “Jende asko etortzen da beti Urretxuko gaztetxean antolatzen ditugun antzerki saioetara” Maider Mateo (Gazte asanbladako kidea)
Hala, orain arte antzerkiak arrakasta izan duela ikusirik eta gaztetxeko kultur eskaintza zabaltzeko asmoz, antzerki topaketa antolatu dute. Denetik probatzearen eta beldurra ez izatearen aldekoak dira. “Gaztetxean gustu ezberdinak dituen jendea elkartzen da, eta aukera ezberdinak daude. Gure funtzionatzeko moduak denetik probatzeko aukera ematen du. Beldurra galdu dugu. Ez dugu pentsatzen ez dugula dirurik. Gaztetxeak irakatsi digu oso baliabide gutxirekin nahi duzun guztia lor dezakezula”. Antzerki topaketan parte hartuko duten taldeen prestutasuna eskertu nahi dute. Antzerki taldea helburu Gaur, hitz-jokoekin egindako antzerki saioa egongo da, eta bihar arratsalderako haurrentzako saioa antolatu dute. Ondoren, txokolate jana egongo da. Bihar gauean, helduentzako antzerki saioa izango da, eta, igandean, Puy Osesek clown ikastaroa emango du. “Gaztetxe inguruko jendea erakarri nahi dugu. Ea jendea animatzen den! Gaztetxean oso lotsa gutxi duen jendea dugu, baina sekula ez dugu antzerki talde bat sortzea lortu. Pena bat da”, esan du Kerejetak.
“Gaztetxea edukitzea oso garrantzitsua da: leku fisiko honi esker, sinergiak sortzea lortu dugu” Jon Urtzelai (Gazte asanbladako kidea) “Gure helburuetako bat gaztetxera ahalik eta jende gehien erakartzea da, eta lortzen ari garela uste dut” Nerea Altolagirre (Gazte asanbladako kidea)
Antzerkia ez, baina beste hamaika gauza egin dituzte. Film laburrak, adibidez: “Gaztetxea edukitzea oso garrantzitsua da: leku fisiko honi esker, sinergiak sortzea lortu dugu. Neska gazteek Sorgin Gaua antolatu zuten, adibidez. Ideia asko sortzen dira”, azaldu du Urtzelaik. Urretxu eta Zumarragako gaztetxea oso parte hartzailea dela dio. “Jendea ez da barran kontsumitzera bakarrik etortzen, jende gehiena lanera ere etortzen da. Hala, ekimen ezberdin asko sortzen dira, natural-natural”. Hilero gai bat Egitarauak logika bat izan dezan, hilero gai bat lantzen ari dira: feminismoa, ingurumena, antifaxismoa, zinema… Gainera, gaztetxeko ateak herriko talde guztiei zabalik daude. Urretxu eta Zumarragako elkarteen arteko elkarlana bultzatzen ari dira, eta ahalegin hori bere fruituak ematen ari dela uste dute. Joan zen asteburuan, adibidez, epidermolisis bullosa edo tximeleta azala izeneko gaitza duen Markel Lopez mutikoaren aldeko festa antolatu zuten gaztetxean. Elektro-techno festa egin zuten, eta jende asko bildu zen. Martxoaren 5ean, berriz, Euskal Herriko gizon talde profeministen topaketa egingo dute. Ekitaldi hori gaztetxean egingo dute aurten. Horretaz gain, Kale Gorrian kolektiboarekin kontzertu batzuk antolatu dituzte. “Guretzat oso garrantzitsua da aktiboa den herriko eta herritik kanpoko gainontzeko kolektiboekin lan egitea. Oso aberasgarria da. Hori dela eta, hilean behin barra talde bati uzten diogu, beraien egitasmoak aurrera ateratzeko dirua lor dezaten”, azaldu du Kerejetak. Ahalik eta jende gehien Altolagirrek esan du horri esker normalean gaztetxera joaten ez den jendea erakartzea lortu dutela. “Batzuek gaztetxea toki itxi bat balitz bezala ikusten dute, baina ez da guk hala nahi dugulako. Gure helburu nagusietako bat ahalik eta jende gehien erakartzea da, eta lortzen ari garela uste dut”. Horretarako, irrati bat ere badute: KKinzona. “Irratira ere jende asko gerturatzen da. Aurten hiruzpalau saio berri daude. Gainera, ikastetxeetako haurrek ere beraien saioak egiten dituzte”, azaldu du Urtzelaik. Horrez gain, gaztetxeak elektrotxaranga bat ere eman du. Bihar hasiko den topaketa gaztetxeko antzerki talde bat sortzeko lehen pausoa izan daiteke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT