Emakumeen bazkaria egin dute Zumarragako jubilatuen etxean
Emakumeen Nazioarteko Eguna asteartean izan zen. Horri lotuta, gaur hainbat ekintza antolatu dituzte herrian. Goizean, esaterako, Samara Velte kazetariak Kurdistango askapen mugimenduari buruzko hitzaldia eman du Gaztetxean.
Eguerdian, berriz, herriko emakumeek bazkaria egin dute Zumarragako jubilatuen etxean. 50 emakume inguru bildu dira bertan, adin ezberdinetakoak.
Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek. 17:00etan trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. 23:00etan, berriz, Mis Ovarios 33 taldearen kontzertua izango da Gaztetxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide