Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Hiru gaztetxok 1.000 sinadura bildu dituzte kiroldegi berri baten alde

Urretxu,Zumarraga
2016/04/07
Otamotz
Urretxuk eta Zumarragak kiroldegi bana dute eta bizilagun askok bi kiroldegi egitea hanka-sartzea izan zela uste dute. Bi instalazioak zahartzen hasiak dira eta 14 urteko hiru gaztek sinadura bilketa bat abian jarri dute bi udalei kiroldegi berri bat egin dezatela eskatzeko. 1.000 sinadura bildu dituzte dagoeneko. Bi alkateekin hitz egin dute eta hauek kiroldegi berri bat egiteko dirurik ez dagoela eta, gainera, ez dela komeni erantzun diete. Dena den, gazteen ekimena txalotu dute. Hiru gaztetxoak Iñaki Mendiluze, Unai Arratibel eta Asier Cerezo dira. Mendiluzek Goierri saskibaloi taldean jokatzen du eta, beraz, Urretxuko Aldiri kiroldegiko erabiltzailea da. Arratibel eta Cerezok Zumarragako Ispilla kiroldegia erabiltzen dute, Urola eskubaloi taldeko jokalariak baitira. Urretxuar eta zumarragarrak kiroldegien egoeraz kexu zirelako jarri zuten abian sinadura bilketa. «Jendea kexu zen, baina inork ez zuen ezer egiten. Dagoeneko 1.000 sinadura jaso ditugu. Adin guztietako bizilagunek sinatu dute eta batzuek guk ezagutzen ez genituen arazoen berri eman digute». Oraindik sinatu ez dutenek, Goxogi eta Oso Goxo gozoki-dendetan eta Hirukia eta Monterrey tabernetan egin dezakete. Urretxuko Aldiri kiroldegiari dagokionez, parket azpian burbuilak egin direla eta baloiak gaizki botatzen duela diote. «Gainera, txikia da eta aldageletan hezetasuna dago». Zumarragako Ispilla kiroldegiari buruz, kantxan itoginak daudela, sexu bakoitzarentzat aldagela bakarra dagoela eta solairu asko dituenez etengabe gora eta behera ibili behar dela diote. Kiroldegiek tabernarik ez dutelako ere kexu ageri dira. Beraien ustez, kiroldegi berriak bi kantxa eta aparkalekua eduki beharko lituzke. Dagoeneko bi alkateekin elkartu dira eta ez dela kiroldegi berri bat egitea komeni esan diete. Dena den, bi alkateek gaztetxoen ekimena txalotu dute. «Hiru mutikoei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso mutil serio eta langileak dira. Bere buruari zer egin zezaketen galdetu zioten eta sinadura bilketa bat antolatu dute», esan du Jon Luqui Urretxuko alkateak. Kiroldegi berri bat egitea ez omen da bideragarria, ordea. «Kiroldegi bakar batek ez lituzke bi herriek dituzten beharrak aseko. Bestalde, ez dago dirurik kiroldegi berri bat egiteko. Gaur egun, kiroldegi zaharren tokian etxeak eginda ezin da kiroldegi berri bat egiteko adina diru lortu. Eta Tolosako Usabal bezalako azpiegiturak mantentzea oso garestia da. Egun ditugun kuotekin ezin da halako kiroldegi bat mantendu. Bestalde, tokiaren arazoa dugu. Irimo enpresaren guneak toki ona dirudi, baina ez da egokiena. Gainera, Sarralde kutsatuta dago», azaldu du. Dena den, herritarren eskaera kontuan izango dutela argi utzi nahi du. «Instalazioak hobetu behar ditugu eta Legazpi, Zumarraga eta Urretxuren arteko elkarlanean sakondu. Horretan ari gara». Mikel Serrano Zumarragako alkatea iritzi berekoa da. «14 urteko hiru lagunek guztion bizi baldintzak hobetzeko pauso bat ematea oso positiboa da, baina gaur egun kiroldegi bateratu bat ez da bideragarria. Ez ekonomikoki ezta eskainiko lituzkeen zerbitzuen aldetik ere», aipatu du. Herri erdian daude Zumarragako kiroldegian urtero berrikuntzak egiten dituztela gogoratu nahi du. «Itoginak tenperatura aldaketarekin sabaiko silikona dilatatu egiten delako agertzen dira. Eta taberna errentagarria ez zelako itxi genuen, baina edari makina bat jarri dugu. Gainera, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegiek gauza oso on bat dute: oinez joan daiteke. Usabalera joateko, bizikleta, autoa edo autobusa hartu behar da. Dena den, txosten bat egiteko eskatu diet eta eskaera bideragarriak kontuan izango ditugu», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT