Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Eusebio Toledano: «Marrazki bakoitzari 40 eta 50 ordu artean eskaintzen dizkiot»

Urretxu eta Zumarraga
2016/04/22
Otamotz
Eusebio Toledano (Zumarraga, 1951) marrazkilariak ‘Gipuzkoako txokoak’ erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. 38 marrazki daude ikusgai, igandera arte. Nolatan hasi zinen marrazten? Beti gustatu zait marraztea eta duela 15 urte Zumarragako Arte Ederren eskolan izena eman nuen nire zaletasuna garatzeko. Bospasei urte eman nituen bertan, baina apenas erabiltzen genuen lumatxoa. Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste lumatxoarekin marraztea? Aspalditik marrazten dut, baina lumatxoa erabiltzen duela urte batzuk hasi nintzen. Benetan gustura sentitzen naiz lumatxoarekin marrazten. Helbururen bat jarri al zenion zure buruari? Zer edo zer egiten hasten zaren bakoitzean, helburu bat jartzen diozu zure buruari. Nik erakusketa bat prestatzea erabaki nuen. Duela hiru urte Urretxu eta Zumarragako marrazkiekin erakusketa bat ireki nuen eta arrakasta izan zuenez, jarraitzea erabaki nuen. Oraingoan Gipuzkoako txokoak marraztu dituzu. Herriko txoko guztiak marraztuak nituenez, Gipuzkoako txokoak marraztea erabaki nuen. Gustuko tokien zerrenda bat egin nuen eta beraietara joan nintzen argazkiak ateratzera. Askotan emaztearekin joaten nintzen, egun pasa. Zumarragako erakusketan ikus daitekeena bi urteko lanaren fruitua da. Goierriko zein txoko marraztu dituzu erakusketarako? Beasaingo Igartza jauregia, Ordiziako Zabala jauregia, Ormaiztegiko zubia, Lazkaoko Infantadoko Dukearen palazioa, Beasaingo plaza, Segurako Zeraingo ataria, Legazpiko Bikuña jauregia… Zein da zure marrazki kuttuna? Ia guztiak atsegin ditut, baina Tolosako Zerkausia, Zumarragako Kalebarren, Hondarribi eta Arantzazu bereziki gustukoak ditut. Zein da Gipuzkoako zure herri kuttuna? Hondarribia asko gustatzen zait. Gainera, garai batean han lan egin nuen. Erakusketan Hondarribiako hiru marrazki jarri ditut, baina askoz ere gehiago izan zitezkeen. Zein da gehien gustatzen zaizun eraikina? Loiolako basilika eta Arantzazu asko gustatzen zaizkit. Zein da lan gehien eman dizun marrazkia? Beharbada, Loiolako basilikarena. Errealismoa atsegin dut, beharbada gehiegi, eta basilikak elementu asko ditu. Oñatiko unibertsitatearen marrazkiak ere lan handia eman zidan. Zenbat denbora eskaintzen diozu marrazki bakoitzari? 40 eta 50 ordu artean. Denbora asko da. Bai, baina egunean bi ordu inguru ematen ditut marrazten. Kontua ez da egunero sei ordu ematea, baizik eta egunero marraztea. Egunero marrazten baduzu, lanak emaitza onak ematen ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT