Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Felix Kerejeta: «Etxerako gas iturrien ekoizle nagusia gara»

Urretxu eta Zumarraga
2016/05/03
Otamotz
Felix Kerejetak (Zumarraga, 1960) Galbaia agentziaren Galbahe saria jaso du, aurkeztutako patente kopuruagatik eta beraien kalitateagatik. Copreci enpresan lan egiten du. Ze ikasketa egin zenituen? Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxean Lanbide Heziketa ikasi nuen eta ondoren Arrasatera joan nintzen. Egun Mondragon Unibertsitatea den horretara. Ingeniaritza ikasi nuen. Non lan egin duzu? Beti Coprecin lan egin dut. 1986an hasi nintzen enpresa horretan. Ordutik, sekzio ezberdinetatik pasa naiz: laborategia, I+G, Ingeniaritza zuzendaritzak, egitasmoen kudeaketa… Egun, Lehiakortasun Gunean nago. Teorian, bertan enpresako jakintsuak gaude. 30 urte hauetan enpresak askatasuna eman dit eta horrek nire sormena azaleratzen lagundu dit. Zergatik aukeratu zenuen Copreci enpresa? Ikasketak bukatu nituenean hainbat eskaintza izan nituen. Garai hartan, Arrasaten ikasten genuenak oso estimatuak ginen. Coprecira joatea erabaki nuen, enpresa formatoa asko gustatu zitzaidalako. Zer egiten duzue Coprecin? Etxetresna elektrikoentzako osagaiak egiten ditugu. Gas sukaldeetako iturri gehienak guk egindakoak dira. Etxerako gas iturri eta balbulen ekoizle nagusia gara. Amerikako Estatu Batuetan, barbakoen munduan indar handia dugu. 30 urte daramatzazu lantoki horretan. Gustura zauden seinale. Ia urtero lanpostuz aldatu dut eta horrek asko motibatzen nau. Elektrizitate munduan hasi nintzen eta egun diseinu mekanikoan lan egiten dut. Mekatronikan, zehazkiago esanda: elektrizitatea eta mekanika nahasten dira. 2001era arte elementu elektrikoak egiten nituen etxeko aplikazioetarako. Garbigailuen programatzaileak diseinatzen nituen, adibidez. Ondoren, balbulen diseinura pasa nintzen. Orduan hasi ginen patenteen munduan. Egun, aplikazioak patentatzen ditugu. Aparailuei funtzioak gehitzen dizkiegu. Nola ikusten duzu herria? Hendaian bizi naiz eta astean bitan etortzen naiz Zumarragara, gutxi gorabehera. Azkenaldian herria asko ari da azaltzen komunikabideetan. Ez dugu balio erantsia duten produktuak ekoizten asmatu eta pena bat da. Balio erantsia da etorkizuna. Balio erantsirik ez duena, edonork ekoitzi dezake. Eta munduan dagoen eskulan merkearen konpetentziarekin, oso zaila da lehiatzea. Coprecin ekoizten ditugun produktuek, merkeak eta kalitatezkoak izateaz gain, diseinu berezia dute. Zergatik uste duzu ez dugula balio erantsia duten produktuak ekoizten asmatu? Nire ustez, Arcelorren gertatzen ari denak Fagorren gertatu zenarekin antzekotasun apur bat du. Ez baduzu besteek eskaini dezaketenaren ezberdina den zer edo zer eskaintzen, etorkizuna zalantzagarria da. Nire ustez, erosotu egin gara. Kooperazioak bilatu behar genituen edo etorkizuna zuten enpresei lursaila oparitu. Komunikabide onak ditugu eta hori baliatu beharra dugu. Beharbada, ospitalea eta Arcelor edukitzeak erosotzea ekarri du. Eta, zoritxarrez, UGLE eskolatik irteten diren gazte askok hemendik kanpo lan egiten duten susmoa dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT