Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Springsteen ikustera, 'autobruce'-ean

Urretxu,Zumarraga
2016/05/20
Otamotz
Goierriko autobus konpainiek aparteko zerbitzua eskaintzen dute: unibertsitatera, Errioxako upategietara, Realaren partidetara, sagardotegietara, Benidormera… eramaten dute jendea. Baina Goierri garaiko bizilagunek horren ohikoa ez den erabilpen bat ere ematen diete autobusei: azken urteetan autobusak alokatzen dituzte rock kontzertuetara joateko. Asteartean bi solairuko bi autobus bete zituzten, Bruce Springsteen-en kontzertura joateko. 148 lagun joan ziren. Egitasmo hori 2010ean jarri zuten abian. Bultzatzaileetako bat Urbe dendako Iñaki Urdangarin izan zen. «AC/DC taldeak Bilbon jo behar zuen eta bertara joatea ez da erraza. Izan ere, denok dakigu Donostiara nola joan eta non aparkatu, baina Bilbo ez dugu horren ondo ezagutzen. Kontzertu handietara joaten garen guztiok elkar ezagutzen dugu eta hiruzpalauren artean autobus bat alokatu eta Bilbora joateko deialdia zabaldu genuen». Autobus hartan joan zirenak oso gustura itzuli ziren etxera eta hurrengo kontzertu handian autobus eske joan ziren Urdangarinengana. Ordutik, U2, Rolling Stones eta Bruce Springsteen-en kontzertuetara joan dira. «Beti bi autobus alokatzen ditugu, 100 lagunetik gora joaten baikara». Oraingo honetan, bi solairuko bi autobruce bete dituzte. Urdangarinek giroa, beti bezala, aparta izan dela dio. «Realeko bazkidea naiz eta ederki asko dakit zein erosoa den ekitaldi handi batera autobusean joatea». Gainera, rock zaleen autobusa futbol zaleena baino esker hobekoa da. «Kontzertuetara pozik joaten gara eta itzulera ere alaia izaten da. Realaren futbol partidetara pozik joaten gara, baina itzuli… Musika taldeen zaleak gara eta beti ondo jotzen dutela iruditzen zaigu. Ez gara kriti-koak. Beti irabazi egin dugun sentsazioarekin irteten gara Anoetatik. Realarekin ordea…». Berriak, pozik Pozik joan eta pozik itzuli zirenen artean, GOIERRIKO HITZAko kazetari bat zegoen: Tere Madinabeitia legazpiarra. Lehenengoz hartu zuen rock zaleen autobusa eta «luxu bat» dela esan du. «Agindutako orduan irten zen, 18:30ean, eta 19:30erako Donostian geunden. Autobusei lehentasuna eman zieten Donostiako sarreran eta, hala, autoetan joan zirenek baino denbora gutxiago behar izen genuen Anoetara heltzeko. Gainera, autobusak Anoetatik 100 metrora utzi gintuen. Autoan joanez gero, urruti aparkatu beharra duzu». Itzulerako bidaia ere oso erosoa izan zen. «Kontzertua 00:50ean amaitu zen eta 02:00etarako herrian geunden».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT