Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

«Egungo gazteek sexua guk bizi genuen moduan bizi dute»

Urretxu eta Zumarraga
2016/06/02
Otamotz
Olatz Soraluzek (Zumarraga, 1972) antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketako finalean parte hartuko du etzi, 22:30ean, Urretxun. Sexuari buruzko oso lan ausarta prestatu du. Nolatan antzerki zalea? Betidanik gustatzen zait antzerkia. Umetatik. Izan ere, nire ama ere antzerki zalea da. Baina bere garaiko emakumeek, baserritarra da gainera, zailtasun asko zituzten halako zaletasunak garatzeko. Umetan bere arropa eta zapatak jartzea eta antzeztea gustatzen zitzaidala esan dit beti. Berak barre egiten zuen, umetan horixe bera egiten baitzuen. Miren Kerejeta du izena eta bertsotan ere egin izan du. Oletako erromerian berak abesten zuen. Bertso asko dakizki eta nire semeari abesten dizkio. Nola garatu zenuen zure antzerki zaletasuna? Euskaltegian Estitxu Zaldua ezagutu nuen eta Urretxu eta Zumarragako Karmakros antzerki taldeko kidea zela esan zidan. Nik ere probatzea erabaki nuen. Ordura arte, eskolan bakarrik egin nuen antzerkia. Beti antzerkia egiteko prest nengoen. Karmakrosen jarraitzen al duzu? Dagoeneko ezin naiz entseguetara joan. Baina herritarren batek kolaborazio bat eskatzen didanean, laguntzen saiatzen naiz. Hala, Edu Elias eta Ines Benitezen Kon-Fusion taldearekin lan egin dut eta Itziar Albisuaren pintura erakusketen inaugurazioetan lantxoak egin ditut. Ez zenuen antzerkia ikasi. Pena ematen al dizu? Ez, ez baititut aktore profesionala izateko dohainak. Izan ere, eztarrian nodulu bat dut eta kontuz ibili beharra dut. Karmakros utzi nuenean hobera egin zuela nabaritu nuen. Gainera, abesten oso txarra naiz. Eta haurrentzako antzerkia egiteko, adibidez, abestea oso garrantzitsua da. Olatz_Soraluze_aktore_zumaAskotan antzezten al duzu etxean, zure semearentzat? Antzezmotzeko azken kanporaketara eraman nuen! Nirera ez nuen eraman, istorio gogor samarra baita ume batentzat. Ipuinak irakurtzeko orduan beti antzezteko joera eduki dut eta berak ere hala irakurtzen du. Oraingoz ondo irakurtzen ikastera mugatzeko esaten diot. Asko antzeztu dut berarentzat, noski. Karmakros utzi nuenetik, norentzat antzeztuko dut bada? Nolatan animatu zara Antzezmotzen parte hartzera? Ideia hori aspalditik nuen buruan eta Antzezmotz lehiaketa antolatu zutela ikusi nuenean, ideia garatzea erabaki nuen. Olatz Beiztegiren laguntzarekin egin dut. Oso lan ausarta da. Ezkondu aurreko agur-afari batera sexu jostailuak ekarri zituen neska bat etorri zen. Jostailu maleta horietako bat eskatu eta gazteentzat antzezlan bat egitea ondo legokeela pentsatu nuen. Izan ere, gure garaian birjintasuna derrigor mutil batek kendu behar zizula zirudien. Ez al da hobea izango makina batekin egitea? Makina zuk zeuk kontrolatzen duzu eta nahi duzuna egiten duzu. Hori da antzezlanaren mezua. Halako gauzak beti txerrikeria bat bezala ikusi dira eta nire amari erakutsi nizkionean aztoratu egin zen, baina oso bide ona dela iruditzen zait. Nire ustez, hobe da lehenengo aparatoekin ikastea eta gero beste pertsona batekin aritzea. Egungo gazteen artean ere oraindik sexuaz hitz egiteko garaian naturaltasuna falta dela uste al duzu? Bai. Nire ustez, egungo gazteek sexua guk bizi genuen moduan bizi dute, gutxi gorabehera. Beraiek ere motz samarrak dira eta ezjakintasuna nagusi da. Antzezlan hori norberaren herrian antzezteko adorea behar da. Bai. Hori da gehien kosta zitzaidana. Gainera, Argazkia elkartekoek argazkiak ateratzen dituzte eta ondoren Facebook-en jartzen dituzte. Baina oso istorio ona iruditu zitzaidanez eta mezu hori zabaltzeko beharra ikusi nuenez, ondorioei aurre egitea erabaki nuen. Zer esan zizun jendeak kanporaketaren ondoren? Ikusle askok ez zekiten euskaraz eta ez dakit mezua ulertu zuten. Dena den, ez zait asko inporta. Ikusleak aztoratzearekin konformatzen naiz. Izan ere, oso modernoak garela uste dugu, baina gauza asko ez ditugu gainditu oraindik. Denek nire adorea txalotu zuten. Ama ere ikusleen artean egon zen, nire jarraitzaile sutsuena baita. Larunbatean berriro antzeztuko duzu lan hori, finalean. Ilusio handia egiten dit, ez lehiaketa irabazteak, baizik eta lana berriro antzezteko aukera edukitzeak. Jendeari gustatzen bazaio, hobeto. Beste nonbaiten antzeztuko al duzu? Gustatuko litzaidake. Bestalde, ipuin kontaketa ikastaroren bat egin nahi dut. Izan ere, haurrentzat lan egitea aparta da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT