Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Gobernuaren lankidetzarako gogo eza salatu du Urretxuko EH Bilduk

Urretxu eta Zumarraga
2016/06/03
Otamotz
EH Bilduren Urretxuko udal taldeak prentsaurrekoa eman du legealdiko lehen urtearen balorazioa egiteko. Gobernu taldeak elkarlanari muzin egin diola eta PSE-EErekin ezkutuko hitzarmen bat duela salatu dute. Prentsaurrekoa atzo eman zuten udaletxean EH Bilduko bost zinegotziek: Nerea Altolagirre, Unai Badiola, Iñaki Etxaniz, Aitor Otegi eta Oihane Zabaletak. Gobernu taldeak elkarlana bultzatuko zuela esan zuela, baina horretarako «asmorik txikiena ere» ez dutela ikusi aipatu zuten. «Gu alboratuta, gure ekarpenak aintzat hartu gabe, era- bakiak bulegoetan hartzen ari dira. Ondoren, horiek plenotik pasa behar izanez gero, PSE-EErekin adosten dituzte. Joan zen astean legealdi plana jaso genuen. Albiste pozgarria da. Dena eginda dagoenean, ekarpenak idatziz egiteko bidea zabaldu digute. Hori ez da elkarlana». Hala, hiru ondorio atera dituzte: EH Bildu «mapatik desagertzeko asmoa» dutela, EAJ eta PSE-EEk akordio bat dutela eta herritarrek parte hartzeko zituzten tresnak desagertu egin direla. «Politika egitea ez da aurrekontuetan jarritakoa kudeatzea. Politika horiek nola egiten diren oso garrantzitsua da. Herriarentzat, baina herriarekin». Gobernu taldeak norabiderik ez duela eta aurreko legealdiko lorpenen inertziaz lan egiten ari dela esan ere esan zuten. «EH Bilduk zuhurtziaz gobernatu zuen eta aurreztea lortu zuen. Udala saneatzeaz gain, legealdi berrirako milioi bateko inbertsio poltsa utzi genuen. Diru hori ez da urretxuarren poltsikotik atera, urbanizazioaren aktibaziotik (Ormazabal eta Gurutze Santu) eta Aldundiak aurreko urteetan egindako fiskalitate progresibotik baizik». Gobernu taldeak bere balorazioan hori aipatu ez izana kritikatu zuten. EAJri gardentasun falta ere leporatu zioten, PSE-EErekin «ezkutuko paktu» bat duelako. Itun hori publikoki onartzeko eskatu zieten. Bestalde, aipatutako milioi euroa beste era batera inbertituko luketela gehitu zuten. «Obrak eta porlana beharrez-koak direla ez dugu zalantzen jartzen. Baina lehentasunezkoak?». Beraien proposamenak ez zituztela aintzat hartu kritikatu zuten: enplegu planak aktibatzea, gazteei Alemanian formazio duala egiteko aukera ematea, Irimo eraberritzeko lan poltsa sortzea eta gizarte zerbitzuak aktibatzea. Hori dela eta, gobernu taldeak proposatutako aurrekontuen aurka bozkatu zuten. Hori guztia dela eta, «ondorio kezkagarri» batzuk atera dituztela ere esan zuten. Lehenengoa Sarralderekin lotua dago. «Prentsan irakurri berri dugu jarduera ekonomikoak nahi dituztela bertan. Lehen saltzea zen helburu eta joan zen astean auzolanerako proposamen bat onartu genuen. Guk gure proiektuan lanean jarraituko dugu, herriaren beharrei erantzungo dien herri espazioa sortzeko. Gainera, Sarralde udalarena izanik, bertan dirua sortu eta egokitu ordez, badirudi nahiago dela ondoko pabilioia alokatu». Ingurumena Ingurumenari dagokionez, Ingurumen batzordea oraindik ez dela elkartu eta gobernu berriak zabor organikoa bereizteagatik zegoen hobaria kendu duela salatu zuten. Komunikazio, Parte Hartze eta Barne Antolaketa batzordea behin bakarrik bildu dela ere kritikatu zuten. Bestalde, aurrekontuak gora egin duen arren, Gizarte Ekintza sailaren aurrekontua iazko bera dela aipatu zuten. Arcelor Mittal aferari buruzko iritzia ere eman zuten. Goierri garaiak industria plan bat behar duela eta instituzioek teknologietan inbertitzeko laguntzak eman behar dituztela esan zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT