Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jose Javier Esnaola: «Marraztea eta olioarekin margotzea atsegin dut batez ere»

Urretxu
2016/08/31
Otamotz
Jose Javier Esnaolak (Urretxu, 1956) ‘Retrospectiva’ erakusketa irekiko du ostiralean, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bere lanak irailaren 18ra arte egongo dira bertan. Nolatan zaletu zinen? Marraztea, margotzea eta irakurtzea umetatik atsegin ditut. Nire gurasoek ere pintura eta literatura gustuko zituzten. Nire lehen irakaslea Felix Vaqueriza zumarragarra izan zen. Bi urtetan ia gau eta egun marraztu eta margotu nuen eta, azkenean, Arte Ederrak ikastea erabaki nuen. Literatura ikasten ari nintzen, baina zabalegia zela iruditu zitzaidan. Nik literatura bakarrik ikasi nahi nuen, baina fonetika eta linguistika bezalako ikasgaiak ere bagenituen. Non lan egin duzu? Azken ikasturtean, ustekabean, ikasgai berri bat jarri ziguten: geometria deskriptiboa. Azkenerako utzi nuen eta aurre egiteko ordua heldu zenean Azpeitiko arte eta diseinu eskolara joatea erabaki nuen. Unibertsitate-ikasketak amaitzeko ikasgai hori bakarrik falta zitzaidala jakin zutenean, eskolak ematea eskaini zidaten. Azpeitian lan egin dut, duela bi urtera arte. Geroz eta ikasle gutxiago genituen, eta langabezian gelditu nintzen. Egun, marrazten, margotzen eta irakurtzen ematen dut eguna. Urte asko daramatzazu marrazten eta margotzen. Marraztea eta olioarekin margotzea atsegin dut, batez ere. Paisaiak margotzea gustatzen zait. Erretratuak ere egiten ditut, noizean behin, arkatzarekin. Erakusketa asko egin al dituzu? Ez asko. Urretxu eta Zumarragan bitan bakarrik erakutsi ditut nire lanak. 1980ko hamarkadaren amaieran izan zen. Anaia-arrebak, ilobak eta lagunak izan dira nire lanak berriro erakustera bultzatu nautenak. Zer ikusi ahal izango da? Batez ere, paisaiak. Natura hilen bat ere eta margolan zaharrak ere jarriko ditut: Vaquerizarekin egin nuen bigarrengoa, adibidez. Lan horretan argimutil bat ageri da. Zure lanak herrian erakusteak ilusioa egiten al dizu? Bai. Gainera, Juan de Lizarazu aretoa oso ondo dago eta kultur etxeko teknikariek erraztasun asko eman dizkidate. Zer ematen dizu pinturak? Oso zaila da galdera horri erantzutea. Hitzekin azaltzea asko kostatzen zait. Pintura asko gustatzen zait. Batez ere, paisaiak margotzea atsegin dut. XVIII. eta XIX. mendeetako poesia erromantikoa irakurtzea ere asko gustatzen zait. Margolari kuttunen bat ba al duzu? Bai. Erakusketan beste margolari batzuen lanetan oinarritutako koadroak ikusi ahal izango dira: Constable, Corot, Cezanne, Gauguin… asko gustatzen zaizkit. Gizarteak arteari merezi duen garrantzia ematen al dio? Nire ustez, izen handiei garrantzia handia ematen zaie eta eskola txikiei ez zaie behar bezainbeste laguntzen. Gainera, marrazketak toki handiagoa izan beharko luke hezkuntzan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT