Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Udala

Pagoetako igerilekua guztiz berritzea aztertzen ari da Urretxuko Udala

Urretxu
2016/09/16
Otamotz
Urretxuko Pagoeta udal igerilekua etengabe ura galtzen ari da eta, horren ondorioz, konponketa lan handi bat behar du. Udal gobernua gai horren inguruan hausnartzen ari da eta herritarren iritzia jaso nahi du. Udal gobernuko kideek igerilekuak urte asko dituela gogoratu dute. «25 urtetik gora dituen igerilekua da. Konponketa lan handi bati aurre egin behar zaionez, bai ekonomikoki, bai exekuzio denboran, udala igerilekuen berrikuntza osoa egitea aztertzen ari da. Berrikuntza honek ur-ontziaren egiturari eragingo lioke». Hainbat aukera daude, batzuk besteak baino garestiagoak. Hasteko, udal arduradunek egungo igerilekua handiegia dela uste dute. «Neurri olinpikoa duen igerilekua da eta, gaur egun, erdiko guneari ez zaio ia probetxurik ateratzen». Hainbat aukeraren artean, beti ere instalazioari dagokion araudia betez, haurren beharrei erantzungo dien igerileku bat egitea aztertzen ari da udala. Horretarako, ur-ontziaren altuera jaitsiko litzateke alde batean. Baita jolas-gune bat jarri ere. Hori guztia, igeriketari lehentasuna ematen dion jendeari kalterik eragin gabe. Egungo igerileku txikia kendu egingo lukete. Horri guztiari esker, ur asko aurreztuko litzateke. Izan ere, igerileku berrian askoz ere ur gutxiago sartuko litzateke. Gainera, egungoak ura galtzen du. Bizilagun asko kexu dira, ura hotzegia dagoelako. Ura galtzen duelako dago hotza, hain zuzen ere. Ura galtzen duenez, etengabe ur berria sartu behar da. Udalak urretxuarren iritzia jaso nahi du gai honen inguruan. Erabiltzaile izan edo ez, guztiek izango dute udalak prestatu duen galdetegia erantzuteko eta beraien ekarpenak egiteko aukera. Galdetegi hori udalaren webgunean eta sare sozialetan egongo da. Inprimakiak ere prestatuko dira eta udal bulegoetan jarriko dira herritarrek har ditzaten. Bete ondoren, horretarako egokitutako postontzietan utzi beharko dira. Pagoetako igerilekuak inguruko herrietako bizilagunei ere zerbitzu ematen dienez, gobernu taldeko kideen ustez Gipuzkoako Foru Aldundia ere egitasmo honetan inplikatu beharko litzateke. Udalaren galdetegia betetzeko, sakatu hemen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
2

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT