Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Asturiasera joan aurreko egunak

Urretxu eta Zumarraga
2016/09/22
Otamotz
Arcelor Mittalen lantegia itxi ondoren, 200 bat langilek enpresa uztea erabaki dute eta 85 inguruk Asturiaseko lantegietara joatea. Azken horien eta beraien senitartekoen bizimodua goitik behera aldatuko da. Beraietako hiruk beraien erabakiaren zergatiaz, enpresa beraiekin eduki- tzen ari den jarreraz eta Asturiasen espero dutenaz hitz egin dute. Jose Mari Fernandez eta Javier Monedero Zumarragakoak dira. 47 eta 49 urte dituzte. Fernandezek hamahiru urte daramatza enpresan eta Monederok bederatzi. Batak bi seme-alaba ditu eta besteak seme bat. Santi Rodriguez, berriz, madrildarra da. Hango lantegia itxi zutenean hona etorri zen eta orain Asturiasera joan beharra du. 48 urte ditu eta bederatzi urte daramatza enpresan. Bi alaba ditu. Hiru lankideak familia hemen utzita joango dira Asturiasera eta astebururo itzultzeko asmoa dute. «Nire alaba zaharrenak DBHko azken urtea Zumarragan hasi du eta, teorian, datorren ikasturtean denok Asturiasera joango gara», azaldu du Rodriguezek. Fernandezek Arcelor Mittalez fio ez delako erabaki du bakarrik joatea. Egunen batean Asturiaseko lantegia ere itxiko duen beldur da. Enpresaz fidatzen ez diren arren, berarentzat lan egiten jarraitzea erabaki dute. «Lankide gehienek hemen gelditzea erabaki dute eta lan bila ari dira. Gutxi batzuek bakarrik aurkitu dute. Gainontzekoek, zer?», dio Fernandezek. «Gainera, hilabete batzuetarako lana bakarrik aurkitzen dute, baina familiari egunero eman behar diogu jaten. Asturiasen, okerragoa edo hobea, lan finkoa dugu. Horren truke, astea emazte eta seme-alabengandik urrun eman beharko dugu», gehitu du Monederok. Fernandezek erretiroan pentsatu beharra dutela gogoratu du. «Erretiroan azkeneko urteetan kotizatutakoaren arabera kobratzen da eta, gainera, agian, zorte apur batekin, aurrejubilatu egingo gaituzte. Enpresa handietan hori nahiko arrunta da».

Asturiasera_joango_diren_A(1)

Dena den, oraindik ez dakite ia ezer. Ezta noiz, nora eta eta zein baldintzatan joango diren ere. Asteartean lehenengo 18ak aurki joango direla jakin zuten. «Arcelor Mittalen helburua guk enpresa uztea zen. Horregatik ez digute informaziorik eman. Zain gaude. Ezin dugu ezer egin. Ezta pisu bat alokatu ere. Ez baitakigu noiz eta nora bidaliko gaituzten. Ez dakigu lanordu berak izango ditugun eta bidaia elkarrekin egin ahal izango dugun. Ezinegona da nagusi gure artean». Fernandezek bizitza «izorratu» dietela gehitu du. «Ez dugu ikusiko gure seme-alabak nola hazten diren, gurasoak adine- koak dira eta ezin ditugu zaindu…». Rodriguezek badaki zer den familia urrun edukitzea, Zumarragan bakarrik eman baitzituen lehen hilabeteak. «Gauero erabaki zuzena hartu ote nuen galdetzen nion nire buruari, pilulak hartzen nituen buruko minari aurre egiteko… eta hurrengo egunean lanera joan behar nintzen». Harrera 10-15 lankide Asturiasen daude jada, familia osoarekin joan behar zirelako eta seme-alabek ikasturtea bertan hastea nahi zutelako. Ezkongabe dauden madrildar batzuek ere dagoeneko Asturiasen etxebizitza alokatu dutela gehitu du Rodriguezek. «Xixon hautatu dute, Aviles baino politagoa delako eta zerbitzu gehiago dituelako. Gu ere, ahal badugu, Xixonera joango gara ahalik eta hobekien bizitzeko». Harrera ona espero dute. «Beharbada aldi baterako langileak kalera bidaliko dituzte guri tokia egiteko, baina enpresako langileak gara eta gertatzen ari dena ez da gure errua», dio Fernandezek. «Argi dagoena da umiltasunez joan behar garela», dio Rodriguezek. «Avilesen manifestazioa egin genuenean, jendeak lasai joateko esan zigun», amaitu du Fernandezek.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT