Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Etxeberri auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Zumarraga
2016/09/28
Otamotz
Asteburu honetan Zumarragako Etxeberri auzoko festak ospatuko dituzte. Jai batzordeak, udalaren laguntzarekin, adin guztikoentzat ekitaldiak antolatu ditu. Festak ostiral arratsaldean hasiko dira. 19:00etan txupinazoa, buruhandiak eta haurrentzako jolasak egongo dira. Ondoren, 19:30ean, seigarren patata tortilla lehiaketa hasiko da. Aldi berean, poteo herrikoia egingo dute. Gauean, 22:30ean, tute txapelketa eta bingoa egongo dira. Tu-tean helduek bakarrik jokatu ahal izango dute, baina bingoan haurrek ere bai. Etxeberriko_jaiak(1)Larunbata, urtero bezala, kaleko saskibaloi txapelketarekin hasiko da. 10:00etan, hain zuzen ere. 12:00etan toka txapelketa jokatuko dute eta 13:00etan poteo herrikoia egongo da. Arratsaldean lehiaketak izango dira nagusi: 16:30ean mus txapelketa hasiko da, 17:00etan pedalik gabeko motor eta bizikleta lasterketa, 18:00etan mahai-futbol txapelketa eta 19:30ean sukaldaritza lehiaketa. Gainera, 18:00etan eskulanak egingo dituzte. Motor eta bizikleta lasterketan 2 eta 5 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute eta mahai-futbol txapelketa 16 urtetik gorakoentzat da. Sukaldaritza lehiaketari dagokionez, haragi gisatua prestatuko dute, patatekin. Sukaldariek lan egiten duten bitartean, gainontzekoek poteoa egingo dute. Platerak 21:00etan aurkeztuko dituzte eta epaimahaiak 21:15ean emango du bere erabakiaren berri. Ondoren, kuadrillek afaria egingo dute. Afalostean bi ekitaldi egingo dira: 23:15erako sorpresa bat prestatuko dute eta 23:30ean orkestra batek joko du. Zumarragako Etxeberri auzoko jaiak igandean bukatuko dira. 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara haurrek puzgarrietan jolasteko aukera edukiko dute. 12:00etan Zumarragako musika bandak auzoan joko du, 13:00etan poteo herrikoia egingo dute eta 14:30ean herri bazkaria egongo da. Arratsaldean, 18:00etan, dantza erakustaldia egongo da. Dantzaki eskolako ikasleek eta Irrintzi dantza taldekoek eskainiko dute. Ondoren, Tirapurekin disko festa egingo dute. Bukatzeko, 21:00etan Gaixoa ni abestuko dute jaiei amaiera emateko. Etxeberri auzoa duela 61 urte eraiki zuten eta garai batean ere festak ospatzen zituzten. Jaiak antolatzeari utzi zioten, ordea. Bizilagunek duela hamaika urte berreskuratu zituzten auzoko jaiak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Raquel Fincias jai batzordeko kideak ahaleginak merezi duela dio. «Festek auzoa girotzeko balio dute eta, gainera, herrigu-nean bizi den jende asko etortzen da Etxeberriko jaietako ekitaldiez gozatzera. Egia esan, bidegorria egin zutenetik, Urretxu eta Zumarragako jende asko etortzen da Etxeberrira».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT