Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Lurraren jantzi ikusgarrien egilea

Urretxu eta Zumarraga
2016/09/29
Otamotz
Lurra taldeko dantzariek zaldiko jantziak estreinatu zituzten Urretxuko jaietan. Herritarrei ikusgarriak iruditu zitzaizkien, baina dantza taldeentzat lan egiten duten jostunak ez dira desfilearen ondoren ikusleen txaloak jasotzera irteten eta jantzien egilea nor den jakin gabe gelditu ziren. Egilea Mari Carmen Heras zumarragarra da. Jostun honek ia 30 urte daramatza Lurrakoentzat lanean. Herasek joste akademia bat eduki zuen eta ondoren jantzigintza tailerretan eskolak eman zituen. Tailer haiek ateak itxi zituzten enpresa handiek lana Asiara eraman zutenean eta jantzigintza enpresa batean tailerreko buru izatea eskaini zioten. Familiaren beharrak zirela eta, ezin zuen herritik kanpo lan egin eta metalgintzako tailer batean lan egiten hasi zen. Ez dio sekula josteari utzi, ordea. Akademia itxi zuenean herriko emakumeentzat arropa egiteari utzi zion, baina Lurrarentzat lan egiten jarraitu zuen. Ia 30 urte daramatza dagoeneko beraientzat lanean. «Aurrekontu baten eske etorri ziren eta ordutik ez diote beraientzat lan egiteari utzi. Beraien jantzien %90 nik egin dut». Dantzarientzat lan egitea asko gustatzen zaio. «Artisau lana da eta esker onekoa. Izan ere, beti material onekin lan egiten dugu eta jantziak ikusgarriak dira. Hori dela eta, nahiz eta lan estra bat den, sekula ez diot beraientzat lan egiteari utzi». Ez da lan erraza. «Batzuetan informazio gutxi dugu. Argazkietan eta bideoetan oinarritu behar gara lana egiteko. Zorionez, jantzi asko egin behar ditudanean, lagun batek laguntzen dit: Ana Martinezek», aipatu du Zumarragako jostunak. Zaldikoen jantziak egiteko ere bere laguntza izan du. «Lurra taldearen lehen zaldikoak dira. 16 jantzi egin ditugu. Oso lan neketsua izan da. Puntillak eta kotoizko oihalak erabili ditugu», azaldu du. Emaitzarekin gustura Ahaleginak merezi izan du. «Saria dantzariak jantzi berriekin dantzan hasten direnean jasotzen dugu. Oso polita da dantzariak norberak egindako jantziekin dantza egiten ikustea», aipatu du. Lurra taldeko kideak ere oso gustura daude. «Oso bereziak diren jantziak federazioaren bitartez egiten ditugu, baina gehienak gure jostunak egiten dizkigu. Bere lanarekin oso gustura gaude. Urretxuko jaietarako dantza alai bat egin nahi genuen eta lortu dugu. Jantziak oso politak eta koloretsuak dira», esan du Urretxuko Lurra dantza taldeko Juanlu Elgarrestak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT