Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Fantasia eta beldurrezko filmen lehen asteburua egingo dute Zumarragan

Zumarraga
2016/11/02
Otamotz
https://youtu.be/BwskbfhnWhs Zinemaldiak bezain besteko glamourrik ez badu ere, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteak egin du bere lekua genero horretako zine jardunaldien barruan. Pasa den urriaren 29an hasi zen aurtengoa eta ostiralean amaituko da. Baina Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea film emanaldien sorta baina gehiago da, egun horietan zehar Antzoki Zaharra eta ingurua festa-gune bihurtzen baitira genero honen jarraitzaileentzat. Gainera, erakusketak eta bestelako jarduerak ere elkartzen dira Donostian, kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betez. Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea bere osotasunean ez, baina egunotan bertan ikusiko denaren lagin bat Zumarragako Zelai-Arizti aretoan izango da ikusgai datorren asteburuan, hilaren 5ean eta 6an. Lehenengo aldiz egingo diote keinu mota horretako zineari Zumarragan aurten, Zelai Arizti aretoko zine emanaldiak kudeatzen dituen HTK Film enpresak, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asteak, Butak 21 zineklubak eta Zumarragako udalak elkarlanean antolatuta. Aurkezpenak Zelai Ariztin HTK Film-eko Joxi Alonsok esan duenez, ohiko zine komertzialaren emanaldiez gain, beti saiatzen dira «horrelako gauza ezberdinak Zumarragara ekartzen». Horren adibide dira, adibidez, azaroaren 18an egingo duten Mendi Tour emanaldia, edo orain urte bete pasatxotik martxan dagoen opera zuze-nean ikusteko aukera. Larunbatean eta igandean «Donostiako zinema asteko film laburren lehiaketan irabazle suertatu diren lanak ikusteko aukera izango da Zelai Ariztin», bi ataletan banatuta, bat eguneko. Gainera, «egun hauetan Donostian ikusgai egon diren bi film ikusteko aukera ere izango da bertan: La noche del virgen eta I am a hero». Larunbatean 20:00etan emango zaio hasiera emanaldiari. Alonsok aurreratu duenez, «Donostiako zine asteko zuzendaria, Juan Mari Beltran Zumarragan izango da, asteburua aurkezten». Lehenengo ordu erdian film laburrak ikusteko aukera egongo da, eta jarraian eskainiko dute La noche del virgen. Roberto San Sebastian zuzendari bizkaitarraren lan hori Gabon zahar gau batean girotuta dago. Nicok birjintasuna galdu nahi du kosta hala kosta. Testuinguru horretan ezagutuko du Medea eta hortik aurrera garatuko da istorioa. San Sebastian Zelai Ariztin izango da filma aurkezten. Igandean 19:30ean hasiko da emanaldia, egitura berarekin. Film laburren bigarren emanaldiarekin hasiko da, eta gero Shinsuke Sato japoniarraren I am a hero izango da ikusgai. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT