Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Abesbatzen Sari Nagusia Zumarragan egingo dute, abenduaren 10ean eta 11n

Zumarraga
2016/11/30
Otamotz
Abesbatzen Sari Nagusiaren 18. edizioa Zumarragan egingo dute, abenduaren 10ean eta 11n. Gernikako Gaudeamusek, Guadalajarako Kromatikak, Vigoko Gli Apassionatik eta Etxarri-Aranatzeko abesbatzak parte hartuko dute. Abesbatzen Sari Nagusia lehiaketen lehiaketa da: izen bereko elkarteko kide diren lehiaketetan nagusitu diren abesbatzek parte hartu dute. Sari Nagusia urtero toki batean egiten dute (elkarteko kide den herri batean edo lehiaketa eskatu duen hiri batean) eta Zumarragan bi aldiz egin da: 2002an eta 2008an. Aurtengo edizioa atzo aurkeztu zuten, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian Jose Mari Aierdi, Eva Ugalde eta Iñaki Karkamo antolatzaileek eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten. Serranok lehiaketa Santa Lutzi bezperan egingo dela eta Zelai Arizti aretoan izango dela azpimarratu zuen. Izan ere, halako ekitaldiak Antion izan ohi dira. Aierdik Abesbatzen Sari Nagusia zortzi lehiaketekin jaio zela eta egun lau dituela gogoratu zuen: Zumarragakoa, Ejea de los Caballeroskoa (Zaragoza), San Vicente de la Barquerakoa (Kantabria) eta Griñongoa (Madril). Zortzi urte ondoren, Sari Nagusia Zumarragara itzuli da. Kartela Jose Mari Aleman Amundarain zumarragarra egin du eta aurkezle lanak Iñigo Arbizak egingo ditu. Lau abesbatzek bi egunetan abestuko dute: batean polifonia kantak eta bestean folklorekoak. Abenduaren 10eko saioa 18:00etan hasiko da. Gaudeamusek polifonia abestuko du, Kromatikak folklorea, Gli Apassionatik polifonia eta Etxarri-Aranatz abesbatzak folklorea. Lau abesbatzetako zuzendariak emakumezkoak dira eta epaimahaia ere emakumezkoek osatuko dute. Abenduaren 11ko emanaldia 11:00etan hasiko da. Gaudeamusek folklorea abestuko du, Kromatikak polifonia, Gli Apassionatik folklorea eta Etxarri-Aranatz abesbatzak polifonia. Polifoniari dagokionez, garai ezberdinetako kantak abestu beharko dituzte: barrokoak, erromantikoak eta garaikideak. Folkloreari dagokionez, beraien herrialdeko, Euskal Herriko eta ordezkatzen duten lehiaketako kantak abestuko dituzte. Gaudeamusek Zumarragako lehiaketa irabazi zuen, Kromatikak Griñongoa, Gli Apassionatik San Vicente de la Barquerakoa eta Etxarri-Aranatzek Ejea de los Caballerosekoa. Sarasolari omenaldia Bestalde, urtero tokian tokiko konpositore bat omentzen dute eta aurtengo omendua Xabier Sarasola beasaindarra da. Abesbatza guztiek bere lanen bat abestu behar dute eta igandean, epaimahaiak puntuak batzen dituen bitartean, Beasaingo Narama abesbatzak Sarasolaren obrak kantatuko ditu. Bi egunetan sarrera doan izango da eta gonbidapenak Zelai Ariztiko leihatilan hartu behar dira. Leihatila emanaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko dute. Hiru sari banatuko dituzte: polifonia, folklorea eta nagusia.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
3

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
4

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT