Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Suediako telebistak 1963an Zumarragan grabatutako dokumentala

Urretxu eta Zumarraga
2017/02/17
Otamotz
Suediako telebistako Daniel Grenholm eta Lennart Olson Euskal Herrira etorri ziren 1963an, gure herriari buruzko bi dokumental egitera:?Basker eta Bonde i Baskerland. Luxuzko gidariak izan zituzten. Tartean, Jose Maria Busca Isusi. Hala, Zumarragan ere irudiak hartu zituzten. Argibel Euba Ugarte antropologoak dokumentalak topatu ditu eta, bisita hari buruzko liburuarekin batera, argitaratu egin ditu. Zumarragako irudiak Elizkaleko Eusebio tabernan eta Berasategi anaiek Eitza auzoan zuten forjan grabatu zituzten. Zumarragako Trikitixakoek festa bat antolatu zuten tabernan, suediarrentzat. Eusebio tabernan hartutako irudiak lehen dokumentalean ageri dira. Basker du izenburua eta 24 minutuko iraupena du. Folkloreari buruz da eta, hala, Ituren eta Zubietako inauteriak, txistularia, dantzaria, txalapartariak, idi-probak, bertsolariak, harri-jasotzailea, pilotariak eta ahari-jokoa ageri dira, besteak beste. Bigarren dokumentala baserrietako bizimoduari buruzkoa da eta 17 minutuko iraupena du. Bertan Berasategi anaiak azaltzen dira, lanean. Eusebio tabernako irudiak txalapartarienaren ondoren ageri dira. Kontrastea handia da, baserri mundutik kalera salto egiten baita. Eusebio taberna Zumarragako Trikitixaren ohiko topalekua zen. Talde hau oso estimatua izan da beti, festak alaitzeko duen trebeziagatik. 1963an lau anaiek osatzen zuten:?Joxe, Seberen, Inazio eta Migel Urteagak. Dokumentalean, taberna beteta ageri da. Plano orokor baten ondoren, zumarragar ezagunak ageri dira: San Pedro danbor jotzailea eta Inazio Urteaga, besteak beste. Ondoren, Joxe eta Seberenek trikitixa jotzeari ekiten diote. Ederregia zera zu fandangoa jotzen dute. Suediarrek trebetasun handiz jaso zuten tabernako giroa: zarata, ardoak, zerbitzarien lana, emakumeen presentzia eskasa, solasaldiak, begiradak… Eubak bere liburuan dioen moduan, zerbait gertatu behar dela dirudi, eta hala da:?halako batean, Migel Urteaga eta Rosario Arrizabalaga jende artetik ateratzen dira eta fandango bat dantzatzen dute. Bizitasun handiz, gainera. Zumarragako azken irudiak Jose, Bizente eta Fidel Berasategi zumarragarrek Eitzan zuten tailerrekoak dira. Aizkora bat egiten ageri dira. Euskal Herriak suediarrak txunditu zituen eta suediarren lanak XXI. mendeko euskaldunak txunditu ditu. Hori da hori altxorra topatu duena Argibel Euba antropologo bizkaitarrak! Liburua eta DVDa EHUk argitaratu ditu eta liburu-dendetan salgai daude.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT