Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Zuhaitzaren Soinua taldeak dokumentala egin du 25. urteurrena ospatzeko

Urretxu eta Zumarraga
2017/05/03
Otamotz
2017an Urretxu eta Zumarragako ikastolak, institutuak, Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak 50 urte bete dituzte. Baina 25 urte beteko dituen talde bat ere badago: Zuhaitzaren Soinua txalaparta taldea. Larunbat honetan ospatuko dute urteurrena, Labeaga are-toan. Txalapartak bi herriotan osatu duen ibilbideari buruzko dokumentala aurkeztuko dute eta ondoren kontzertua egongo da. Ekitaldia 19:00etan izango da, Labeaga aretoan. Jesus Mari Dominguez Bullik beraiek ere zerbait berezia egin nahi zutela esan du. «Aurten urteurren asko daude Urretxu eta Zumarragan eta guk ere gurea ospatu nahi genuen. Horretarako, dokumental bat egitea erabaki genuen». Uhinak du izenburua eta txalapartak Urretxu eta Zumarragan osatu duen ibilbidea jasotzen du. «Nola heldu zen bi herri hauetara, nork jotzen zuen, zein talde egon ziren gurea baino lehen…». Instrumentu hau duela 40 urte heldu zen bi herriotara eta egun ekitaldi guztietan txalapartaren soinua entzun daiteke. «Uhin baten modukoa da. Ez dugu txalaparta eskolarik, baina instrumentu hau toki guztietan azaltzen da. Gurea egin dugu. Herri gutxitan du horrenbesteko indarra. 40 urte daramatza Urretxu eta Zumarragan: gu joango gara eta beste batzuk etorriko dira». Dokumentalak 50 minutuko iraupena du eta bertan txalaparta jo duten urretxuar eta zumarragar asko ageri dira. Tartean, aitzindarietako batzuk. Kontzertua Aurkezpenaren ondoren, 20 bat minutuko kontzertu bat eskainiko dute. Andoni Salamero poetak, Lurra eta Irrintzi dantza taldeek, Gorka Hermosa akordeoilariak, Iban Nikolai albokariak, Ane Aierbe pandero-jotzaileak… parte hartuko dute. Urtebetetze festa bat izango da. Eta urtebetetze festak ez dira errepikatzen. Dokumentala ikusi nahi dutenek aukera bakarra dute: larunbatean Labeaga aretora joatea. «Ez dugu DVDrik argitaratuko. Jendea larunbateko festara joatea eta dokumentala bertan ikustea nahi dugu». Joan nahi dutenek gonbidapena eskatu behar dute. Gonbidapenak gaur eta ostiralean banatuko dituzte: 18:00etatik 20:00etara, Labeaga aretoan bertan. Bukatzeko, Bullik Gattikeneko Aritz Ormazabali eskerrak eman nahi dizkio. «Txalaparta jotzeko bikotea behar duzu. Nik beti norbait eduki dut ondoan. Oraingoan, Ormazabal izan da nire ondoan egon dena. Ez zen batere erraza guk nahi genuena dokumental batera eramatea eta Ormazabalek berehala ulertu zuen zer nahi genuen. Lan bikaina egin du».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT