Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Denok gizaki, denok artista

Urretxu eta Zumarraga
2017/05/23
Otamotz
Gizakia garbi etortzen da mundura, baina denborarekin beldurrak, lotsak eta ezinak azaltzen dira. Andoni Salamero artista zumarragarraren ustez, ezin horiek gainditzeko modu bakarra norberaren talentua aurkitzea da. Hala, maite duena egingo du eta izateko poza sentituko du. Hau aldarrikatzeko, Adi-adi, izan hadi! ikuskizuna prestatu du Mixel Ducau musikariarekin, Eneko Galdos dantzariarekin eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariarekin batera. Ikuskizun hau larunbat honetan aurkeztuko dute, 19:30ean, Antioko baselizan. Ekainaren 1ean Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean aurkeztuko dute eta ekainaren 18an Beasaingo Igartza jauregian. Atzo, Salamerok eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman zuten ikuskizuna aurkezteko. Zumarragako olerkariak Adi-adi, izan hadi! beste bi lanen jarraipena dela esan zuen: Natura, hitzak emari, zu zeu olerkari! eta Misterioari dario. «Hiru proiektu hauen artean hari bat dago: izanari ematen zaion garrantzia. Ondo dakigu denok egunerokotasunean zenbat ezin ditugun. Ez dago haur bat baino gauza garbiagorik, baina gero lotsak, egoak, beldurrak… azaltzen dira. Zabuka gabiltza, izana berreskuratu nahian. Gure izana berreskuratzeko modua, gure talentua garatzea da». Larunbateko ikuskizunean hori aldarrikatuko dute. «Gu laurok gure lanaz gozatzen dugu. Gure talentua erabiltzen dugu, baina guk ere oztopoak eta trabak ditugu. Akatsa bizitzaren ardatza da eta larunbatean ikuskizuna prestatzeko orduan izan ditugun ezinak ere aurkeztuko ditugu». Horretaz gain, guztiok artistak garela aldarrikatuko dute. Salamero ikusleei bizipoza oparitu nahi dien artista bat da. «Denok gara artistak, bakoitza bere eremuan. Ikuslea ere artista dela erakutsi nahi dugu. Denok maila berean gaude eta elkarrekintza bultzatuko dugu. Etor zaitezte, goza ezazue, barrua osatu». Alkateak ere gonbitea luzatu zien herritarrei. «Ikuskizun honek musika, poesia, bertsoa eta dantza uztartzen ditu. Bizitzaren gozamenerako esperientzia artistikoa da. Zumarragako Udalak bertako artisten lana ezagutzera eman nahi du eta Kultura batzordeko ateak denentzat zabalik daude, parez pare». Larunbatean lau artista handiren lanaz gozatzeko aukera egongo da. Salamero zumarragarrak hamaika ikuskizun prestatu ditu azken urteotan. Ducauk Zaldibobo eta Oreka TX taldeekin lan egin du, besteak beste. Goikoetxeak Salamerok Goierri garaian egiten duen lana egiten du Goierri behean: aparteko kultura sustatzailea da. Galdos, berriz, primerako dantzaria da. Irrintzi dantza taldeko kidea eta Edu Muruamendiarazekin lan egin du, besteak beste.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT