Gure Esku Dagoren ekitaldira joateko autobusak
Gure Esku Dagok galdera ikur erraldoi bat egingo du larunbat honetan, 17:30ean, Bilbon. Helburua herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagula adieraztea da. Urretxu eta Zumarragan autobusak antolatu dituzte Bilbora joateko. 11:00etan eta 15:00etan irtengo dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Gazteleku, Korta, Alexander, Laket, Berit eta Zabaletan eman daiteke izena. Ostirala da izena emateko azken eguna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide