Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Gaztetxearen 15. urteurrena ospatuko dute ekainean

Urretxu eta Zumarraga
2017/06/08
Otamotz
Urretxuko gaztetxeak 15 urte bete ditu eta egitarau zabala prestatu dute urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak joan zen astean hasi ziren, Kalegorrian zikloko lehen saioarekin. Hilaren 28a arte, hainbat ekitaldi egongo dira. Atzo, urteurrenaren inguruko prentsaurrekoa eman zuten. “Gaztetxea ez da gazteon aisialdirako lekua bakarrik. Izan ere, herri mugimendua oinarri hartuta herrian gune alternatibo bat sortzea dugu helburu. Gauzak beste modu batera egin daitezkeela sinesten dugun guztiontzako topagune bat izan dadin nahi dugu”. 15. urteurrena mugarri garrantzitsua dela uste dute. Hori dela eta, gaztetxean lan egin duten belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzeko eta elkarrengandik ikasteko elkartruke saioak antolatu dituzte. “Ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea nora joan nahi dugun erabakitzeko”. Azken urtebete honetako jardunari dagokionez, lantalde asko sortu direla azpimarratu zuten. “Asanbladaren eguneroko lana berrantolatu dugu, borroka bakoitzari behar duen arreta eskaintzeko. Emaitza bikainak eman ditu aldaketa horrek eta ziur gaude aurrerantzean taldeak egonkortu, indartu eta zabaldu egingo direla. Oraingoz, hauek dira martxan dauden lantaldeak: elikadura burujabetza, bertso eskola, feminismoa, gizon taldea, KKinzona irrati librea, sinismen zaharra eta komunikazioa. Interes, behar edota borroka gehiago identifikatu ahala, lantalde berriak sortzea espero dugu. Urteurreneko ekitaldian lantalde bakoitzak bere jardunaren nondik norakoak azalduko ditu, parte hartzeko gogoa duen edonori gerturatzeko gonbidapena luzatzeko”. Apirilean lapurreta jasan zutela ere gogoratu zuten. “Kalte ekonomiko esanguratsua eragin zigun. Hala ere, lapurreta bat ez da gai gure jarduna gelditzeko, dirua ez baita gaztetxea mugitzen duen erregaia. Guztion indarrak batuta aurrera egin dugu eta egingo dugu. Izan dadila urteurrena gaztetxea elikatzen duten ideia eta ametsen ispilu. Azken finean, urteurrena ospakizuna da, baina eguneroko lanak eta borrokek hauspotzen dute gaztetxea. Guk, Errekaleorreko kideek bezala, argi daukagu herri mugimendua oztopatu nahi dutenen aurrean denon elkartasuna eta parte hartzea direla utopia eraikitzen jarraitzeko giltza. Horregatik animatu nahi zaituztegu ekaineko ekintzetara gerturatzera eta, zergatik ez, urte osoan zehar gure bidelagun izatera ere bai”. Horra hor egitaraua: Asteartea 6: 22:00etan, Zineku. Ostirala 9: 17:00etan haurrentzat jolasak eta 22:00etan kontzertuak (Karmxutra eta The Frankys). Larunbata 10: 10:00etan 3×3 saskibaloi txapelketa eta 22:00etan bertsio/playback gaua. Asteartea 13: 18:00etan serigrafia tailerra eta 22:00etan Zineku. Asteazkena 14: 22:00etan Gazteak kalean dokumentala. Ostirala 16: 19:00etan GinKUna. Larunbata 17 (urteurren festa): 13:00etan pilota txapelketako finala, 14:30ean bazkaria eta ondoren Samba Dzanga, Nafarroa 1512, ekitaldia, Los Zopilotes Txirriaos, Autobus Majikoa eta DJ Loro. Asteartea 20: 22:00etan Zineku. Osteguna 22: 19:00etan esperientzia elkartrukea. Ostirala 23: 23:30ean sorgin gaua eta ondoren guatekea. 26an, 27an eta 28an auzolana. Asteartea 27: 22:00etan zineku. Asteazkena 28: 19:00etan Traka-Trakak girotutako elikadura burujabetza festa.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT