Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jose Francisco Benitez 'Txisko': «Nire ametsa herri txiki bateko upategi batean lan egitea zen»

Urretxu eta Zumarraga
2017/06/16
Otamotz
Benitezen (Zumarraga, 1977) ametsa upategi batean lan egitea zen eta bere ametsa betetzea lortu du. Orioko Katxiña txakolindegiko jatetxean lan egiten du. Nolatan sukaldari?  Umetatik oso argi eduki dut sukaldari izan nahi nuela. Amak harategi txiki bat eduki zuen Eitzan eta aitak ere etxetik kanpo lan egiten zuen. Etxean lagundu beharra genuen eta ni sukaldeko lanaz arduratzen nintzen. La Salle-Legazpi ikastetxean Mekanika ikasten hasi nintzen, baina berehala konturatu nintzen nire bokazioa sukaldaritza zela. Donostiara joan nahi nuen ikastera, baina ez zegoen denontzat tokirik. Nire izebak Jose Juan Castillo ezagutzen zuen eta beregana eraman ninduen. Castillok galdera batzuk egin zizkidan eta sukaldaritza maite nuela ikusi zuenean, eskolan sartu ninduen. Non lan egin duzu? Almerian, Katalunian, Madrilen… lan egin dut. Zumarragako Alkartetxean ere zortzi urte eman nituen. Baina nire ametsa herri txiki bateko upategi batean lan egitea zen. Nafarroara edo Errioxara joan nahi nuen. Ez nintzen konturatzen Gipuzkoan ere upategiak ditugula. Nola heldu zinen Katxiñara? Katxiña erretegikoek txakolindegi bat ireki behar zutela esan zidaten, jatetxe eta guzti. Hasieran ezetz esan nien, master bat egiten ari bainintzen. Katxiñatik hainbat sukaldari pasa ziren, baina ez ziren gelditu. Masterra egin nuenean deitu egin nien eta lana eman zidaten. Zer eskaintzen duzue? Beheko solairuan jatetxe arrunta dugu eta goian ospakizunetarako jangela dugu. Ospakizunetaz Divinus catering enpresa arduratzen da. Asteburu honetatik aurrera, gu arduratuko gara ospakizunetaz ere. Poliki-poliki ari gara. Oso egitasmo ederra da. Katxiñako aita, Joxe Migel Zendoia, mutrikuarra da eta umetan txakolina egiten zuen aitarekin eta aitonarekin. Oriora ezkondu zen eta bere ametsa txakolina egitea zen. Mahasti txiki bat erosi zuen eta erretegian probak egiten zituen. Azkenean, upategi bat irekitzea erabaki zuen. Zerotik hasi da eta zazpi urte eman ditu lanean, Iñaki eta Izaskun seme-alabekin. Alaba kudeaketaz arduratzen da eta semea parrilaz. Ni sukaldari burua naiz. Zer diozu zuen kartaz? Hasierako gisa itsasoko produktuak eskaintzen ditugu: antxoak, mendrezka… Bestalde, parrila oso garrantzitsua da. Arrainak eta txuletak erretzen ditugu. Postreei dagokionez, batzuk txakolinarekin egiten ditugu. Hasierako batzuk ere txakolinarekin egiten ditugu eta parrila hasierakoak egiteko erabiltzeko ere lan egiten ari gara. Nire sukaldaritza modernoa da eta Iñakik betiko sukaldaritza egiten du. Gure asmoa biak uztartzea da. Gustura al zaude? Oso gustura. Hau familia bat da. Nire ametsa upategi batean lan egitea zen, baina espero baino gusturago nago. Izan ere, nagusiek familiakoa sentiarazten naute. Zer du berezia upategi bateko jatetxean lan egiteak? Ni sukaldaria naiz eta nire xedea kozinatzea zen. Baina ardoa beti ondoan dugu eta pixkanaka ardo munduan sartu nintzen. Banatzaileek upategietara eramaten ninduten eta bertan jatetxe txiki bat jartzea sekulakoa izango litzatekeela pentsatzen nuen beti. Bodegatan hori egiten hasi ziren eta nire ametsa ez zela tontakeria konturatu nintzen. Gure ardoarekin, txakolinarekin, lan egiteko aukera edukitzea sekulakoa iruditzen zait. Bodegak paraje ederretan egoten dira eta bezeroek ardoa nola egiten den ikusteko aukera edukitzen dute. Balio gehitua dute, alegia. Hala da. Upategi hau lehenengo aldiz ikusi nuenean, aurrera ez egiteko oso gaizki egin behar genuela esan nien. Nola moldatzen da barrualdeko bat kostaldean? Primeran moldatu naiz. Gainera, upategitik mendia besterik ez dut ikusten. Eitzako jaietan sukaldaritza saio bat gidatu zenuen. Oso harro nago eitzatarra izateaz. Euskal Herriko bista politena Eitzako errotondatik ikusten dena da: Aralar, Ezkio… Jai batzordeko kidea izan nintzen eta baita Irrika elkarteko bazkidea ere. Kanpora joan nintzenean bazkide izateari utzi nion, baina badakit Irrikako ateak beti zabalik izango ditudala. Eta beraiek badakite beti laguntzeko prest izango nautela. Santa Isabel eguna ere asko maite dut. Ahal dudan guztietan joaten naiz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT