Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Azken uholdeen 25. urteurrena

Urretxu,Zumarraga
2017/06/21
Otamotz
Urretxu eta Zumarragako Areizaga eta Kalebarren kaleetako bizilagunak eta dendariak euriaren beldur bizi ziren duela 23 urtera arte. Zaparrada indartsu bat zegoen bakoitzean, Urola ibaia hazita etortzen zen eta ekartzen zituen hondakinek zubi zaharra itxi egiten zuten. Ibaia bere bidetik irteten zen eta ura atarietara eta lokaletara sartzen zen. Ostiralean azken uholdearen 25. urteurrena beteko da. Handik gutxira zubia kendu eta ibaiaren ibilbidea zuzendu eta malda handitu zuten.
1992ko_uholdeak(3)

Areizaga-Kalebarren plaza. // Pako Vierbücher

Uholde gehien pairatu dituen merkataria Mikel Urdangarin da. Urdangarindarren Soraluze kaleko burdin dendak 100 urte baino gehiago ditu eta hamaika uholde ikusi dituzte. 1932an jaio zen eta gogoratzen dituen lehen uholdeak 1940koak dira: 8 urte besterik ez zituen, baina gurasoei denda garbitzen lagundu behar izan zien. Dena den, gogorrenak 1953koak izan ziren. Ura ibaira ematen duten leihoetatik zein atetik sartu zen eta metro eta erdiko altuera hartu zuen denda barruan. Mikel bizitza galtzeko zorian egon zen. Izan ere, leiho bat ixtera joan zenean, zerbaitek zan-goan jo zion. Dendako materiala babesten jarraitu zuen, zorabiatu zen arte. Goiko solairura igo zuten, etxera, eta ebaki handi bat zuela konturatu ziren. Zorionez, ez zen odolustu eta ezta zorabiatu ondoren urperatu ere. Zoilo Mendizabal praktikantea kalearen beste aldean bizi zen, baina ezin izan zen Urdangarin sendiaren dendara joan, kalea urez beteta zegoelako. Ura Euskadi plazaraino heltzen zen. Pasadizoak
1992ko_uholdeak(2)

Urola ibaia, kaleak hartuta. // Pako Vierbücher

Urdangarinek uholdeekin lotutako istorio asko ditu. Politena tabernako Inaziori 1953koekin lotutako apustu bat irabazi zion, adibidez. Urdangarinek urriaren 14an izan zirela zion eta Inaziok urriaren 15ean izan zirela. Zes-toara joan ziren (bertan uholdeekin lotutako oroigarri bat dago) eta Urdangarinek arrazoia zuela ikusi zuten. Inaziok kafe bat, whiski bat eta Montecristo puru bat ordaindu zizkion. Bestalde, horrenbeste uholde pairatu eta gero, ibaiak gainezka noiz egingo zuen asmatzeko gai zen. Behin saltzaile bati aurki ibaiak gainezka egingo zuela eta autoa Soraluze kaletik ateratzeko esan zion. Saltzaileak eskerrak ematen zizkion Zumarragara etortzen zen bakoitzean. Obra korapilatsua
1992ko_uholdeak(1)

Areizaga-Kalebarren plaza. // Pako Vierbücher

Urdangarinek,eta gainontzeko urretxuar eta zumarragarrek jasan zituzten azken uholdeak 1988koak eta 1992koak izan ziren. 1988ko uholdeen ondoren arazoa behin betiko konpontzea erabaki zuten, baina oztopo handi batekin topo egin zuten: zubi zaharra botatzearekin ez zen nahikoa, ibaiaren norabidea zuzendu behar zen eta malda handiagoa eman behar zitzaion. Horretarako, hiltegia, tailer bat eta Tiffany’s diskotekaren eraikina bota behar izan zituzten. Obra Madrilgo enpresa batek egin behar zuen, baina porrot egin zuen eta azkenean Mariezkurrena enpresak egin zituen lanak. Madrilgo enpresarekin gertatutakoak obraren hasiera atzeratu zuen eta, horren erruz, urretxuar eta zumarragarrek beste uholde batzuk pairatu behar izan zituzten: 1992ko San Joan bezperakoak. Lanak handik gutxira hasi ziren. Jose Julian Irizar Zumarragako alkateak, atzerapenez nazkatuta, Ondare Historikokoek zubi zaharraz galdetu zutela jakin zuenean, berehala kentzeko agindua eman zuen. Areizaga-Kalebarren plaza 1994ko ekainaren 17an inauguratu zen. Ordutik ez da uholderik egon Urretxu eta Zumarragan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT