Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Auzo tabernarik ez, baina giro ona Geltokietako festetan

Urretxu,Zumarraga
2017/07/11
Otamotz
Aurten ere giro onean baina ezustekoekin joan dira Geltokietako jaiak. Iaz ez zuten asto karrera egiterik izan eta aurten ez dute auzo taberna irekitzerik izan. Bizilagun batzuek kexu azaldu dira eta Zumarragako Udalak baimena ez ematea erabaki du. Ostegunean bizilagun batzuek idatzi bat aurkeztu zuten udaletxean, tabernak bete beharreko baldintzak ez zituela betetzen esanez eta Mikel Serrano alkateak bilera batera deitu zituen Jai batzordeko kideak. Alkateak bizilagunen kexarik ez bazen aurten ere baimena emango ziela esan zien antolatzaileei eta kexa azaldu zutenez, baimena ez ematea erabaki zuen. Beste lokal bat lortu zuen, baina jai antolatzaileek aldaketa egiteko berandu zela esan zuten. Ostiral arratsaldean Jai batzordekoek protesta egin zuten taberna aurrean. Bizilagunak, berriz, kexu azaldu dira gauean norbait beraien txirrinak jotzen aritu zelako. Alkateak gertaera hori deitoratu du. Maite Berasategi Jai batzordeko kideak kexa ostegunean aurkeztu izana kritikatu du. «Azken asteetan lanean ikusi gaituzte eta kexa bezperan aurkeztea lana egiten ari denari burla egitea iruditzen zait. Urte osoa eduki dute kexatzeko». Ekitaldi arrakastatsuak Bestelakoan, jaiak ondo joan direla dio. «Taberna ez irekitzeak kalte ekonomikoa eragin du, baina zorionez dirua biltzeko lan dezente egin dugu eta egoerari aurre egin ahal izango diogu. Gainera, jaietako ekitaldietan jende askok parte hartu du». Jai batzordeko kideei eskerrak eman nahi dizkie. «Auzolanari garrantzi handia ematen diogu eta argi gelditu da auzolanarekin festa handiak antolatu daitez-keela. Eskerrak eman nahi dizkiet gure taldeko guztiei». Ekitaldiei dagokienez, asko oso arrakastatsuak izan dira. Ostiralean ur-globo guda, partxis txapelketa, triki-poteoa, bertso-afaria eta elektrotxaranga egon ziren. Larunbatean, berriz, toka txapelketa eta poteoa egin zituzten. Ondoren, Zumarragako bandak jo zuen eta paella dastaketa egin zuten. Bazkaria ere egon zen. 100 lagun baino gehiago elkartu ziren. Mus txapelketan, berriz, 50 bikotek parte hartu zuten. Jose Luis Mateos eta Kepa Rodriguez herritarrak nagusitu ziren. Igor Ormazabal eta Bernat Berasategi zegamarren aurka jokatu zuten finala. Arratsaldean, eletrotxarangaren eta mariatxien kalejirak eta jolasak ere egon ziren. Gauean, berriz, mariatxiek eta Gozategi eta Sukarra 37 taldeek jo zuten. Igande goizean diana, kronoigoera, hamaiketakoa eta herri kirol saioa egon ziren. Kronoigoera lehenengoz egin zuten, Godoy bizikleta dendak lagunduta. 22 lagunek parte hartu zuten. Javi Godoy gustura ageri da. «Ikusgarria izan zen. Oso polita, bai parte hartzeko eta bai ikusteko. Datorren urtean hobeto iragarriko dugu, jende gehiago gertura dadin». Jaiak iluntzean bukatu ziren, erromeria batekin. Irrintzi tal-deak Urretxu eta Zumarragako toki ezberdinetan erromeriak antolatu ditu bere 50. urteurrena ospatzeko eta ez da Geltokietako jaiez ahaztu, noski. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldekoak izan ziren herritarrak dantzan jarri zituztenak.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT