Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Sara Zufiaurre: «Antioko Musikaldian jotzeak ilusio handia egiten digu»

Urretxu,Zumarraga
2017/09/21
admin
Sara Zufiaurrek (Urretxu, 1981) Sariranaga boskotearekin joko du larunbat arratsaldean Antion. Talde hori Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatzen dute. asier zaldua. Nondik datorkizu musika zaletasuna? Nire amak Goiargin abesten zuen eta kontzertuetan gainontzeko abeslarien seme-alabekin egoten nintzela gogoratzen dut. Nire ustez, hortik datorkit musika zaletasuna. Amari musika eskolara joan nahi nuela esan nion eta eraman egin ninduen. Zergatik aukeratu zenuen klarinetea? 8 urte nituen instrumentuak aurkeztu zizkigutenean. Horretarako, ikasle orkestra bat deitu zuten. Nikolas Elgeak klarinetea aurkeztu zuen eta nik instrumentu hori aukeratu nuen. Baserrian trikitixa aukeratzeko esan zidaten, baina nik klarinetea nahi nuela esan nien. Zer moduz ikasketak? Klarinete ikasketak zortzi urtekoak dira. Nire irakaslea Juan Navarro izan zen, Euskadiko Orkestrako solista. Zorte handia izan nuen, hasiera-hasieratik oso irakasle ona izan bainuen. Ondoren, musika irakasle izateko ikasi nuen, ez bainuen aterik itxi nahi: musikari profesionala izan nahi nuen, baina banekien zaila zela. Bi urte Bilbotik Donostiara eman nituen: Unibertsitatetik kontserbatoriora. Zer egin zenuen ikasketak bukatu ondoren? Ikasketak 22 urterekin bukatu nituen eta Iruñera joan nintzen lanera. Bi urte eman nituen Barañaingo musika eskolan, klarinete irakasle lanetan. Garai hartan Iruñeko bandan, Nafarroako Orkestran eta Euskadiko Orkestran kolaboratzaile izan nintzen. Asko ikasi eta gozatu nuen. Noiz lortu zenuen Euskadiko Orkestrako plaza? Duela hamar urte. Lehiaketa deitu zuten eta curriculuma bidali nuen. Mundu osoko 90 lagun aurkeztu ginen eta 40 aukeratu zituzten probak egiteko. Laugarren errondara Burgosko musikari bat eta ni heldu ginen. Biok kolaboratzaileak ginen, ezagunak. Plaza lortu nuela esan zidatenean, sekulako poza hartu nuen. Ezin nuen sinetsi. Nolakoak izan dira azken hamar urte hauek? Oso onak. Agertokira igo eta jotzea plazer bat da. Asko gozatzen dut. Zenbat emanaldi egiten dituzue urtean? Asko. 55 emanaldi finko ditugu eta hiru opera ere egiten ditugu. Uda honetan Figaroren ezkontzak egin dugu eta oso kritika onak jaso ditu. Gainera, Fernando Velazquez bilbotarrak pelikula baterako konposatu duen musika grabatu dugu. Oso gauza politak egiten ari gara. Euskadiko Orkestrak oso maila ona du. Zuzendari berria dugu, Robert Treviño estatubatuarra, eta asko bidaiatu behar dugula esan digute. Orkestraren proiekzioa dute helburu. Bestalde, jende asko ari da jubilatzen eta gazte asko ari dira sartzen. Orkestra handi batean jotzea oso aberasgarria izango da. Hala da. Euskadiko Orkestran mundu osoko jendeak jotzen du: Italia, Errusia, Frantzia, Polonia, Suitza… %25 bakarrik gara euskaldunak. Musikari gehienak Donostiatik gertu bizi dira. Senarra eta biok urrutien bizi direnen artean gaude. Zeintzuk izango dira zuen hurrengo emanaldiak? Larunbat eguerdian Donostiako Zinemaldian joko dugu, belodromoan. Bestalde, Tabakaleran eta Bilbon opera bat egin behar dugu. Hor ez dut nik joko. Gero, Bordelera (Frantzia) joango gara. Handik itzulitakoan Mahler-en lehenengo sinfonia joko dugu. Azaroan opera egingo dugu Bilbon eta abenduan Donostiako Orfeoiarekin joko dugu. Hori guztia baino lehenago Zumarragan jo behar duzu Sariranaga taldearekin. Euskadiko Orkestrak larunbat goizetan matinee-ak egiten ditu, bere egoitzan bertan. Orkestrako kideok taldetxoak osatzen ditugu, programa bat aurkezten dugu eta batzorde batek aukeraketa egiten du. Orkestrako kide batek Brahms-en boskotea jo nahi zuela esan zidan eta bere proposamena aukeratu egin zuten. Maiatzean jo genuen eta handik hiru egunera Zumarragako kultur etxetik deitu ziguten. Ilusio handia egin zidan. Antion jotzeko gogo handia nuen. Gainera, askotan lehen emanaldian ez zara gustura gelditzen. Antiora programa borobilduagoa eramango dugu. Zer esan diezu taldekideei Antiori buruz? Taldekide guztiek ezagutzen dute Antio, Euskadiko Orkestran plaza lortu berri duen Pawel Krymer poloniarrak ez ezik. Badakite toki zoragarria dela eta akustika bikaina duela. Gainera, Antioko Musikaldia oso garrantzitsua da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT