Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Zumarragako intelektual errariak

Urretxu eta Zumarraga
2017/10/27
Otamotz
Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Akademia Errariaren oroimenezko hitzaldiak antolatu dituzte. Kultur ekimen honetan Euskal Herriko intelektual garrantzitsuek parte hartu zuten. Tartean, bi zumarragarrek: Jose Maria Busca Isusi gastronomoak eta Anjel Cruz Jaka Legorburu historialariak. Akademia Errarian ideia ezberdinak zituzten intelektual eta artistak elkartu ziren, adiskidetasunaz gozatzeko eta berpizkunde berri bat sustatzeko. Taldea 1955ean sortu zen, frankismo garaian. Diktaduran ezta- baida bultzatu zuten eta jakintza euskal gizartearekin partekatzen saiatu ziren. Zortzi urtetan lan egin zuten. Hainbat herritan bilerak egin zituzten. Zumarragan eta Ataunen, besteak beste. Mehatxuak jaso zituzten eta egitasmoa bertan behera utzi behar izan zuten. Ordurako, arrastoa utzi zuten. Luis Martin Santos idazleak Akademia Errariaren bilera batean hitz egin zuen lehenengoz errealismo dialektikoaz. Jorge Oteizak, berriz, bere Quousque tandem ospetsua aurkeztu zuen. Bi zumarragarrek ere bere aletxoa jarri zuten. Busca Isusi 1916an jaio zen eta 1986an hil. Italiatik trenbidea egitera etorri zen italiar baten biloba zen. Zientzia Naturalak eta Bromatologia ikasi zituen. Bere helburua jendeak ondo jatea zen eta Karlos Argiñanoren aurrekoa izan zela esan daiteke. Izan ere, Espainiako irratsaio entzunenetako batean kolaboratu zuen eta bere liburuak sekulako arrakasta izan zuten. Jarraitzaile askok gutunak bidaltzen zizkioten aholku eske eta bere aholkuak etxean ere praktikan jartzen zituen. Hala, bere seme-alabei arrain urdina ematen zien egun duen ospe ona ez zuenean eta oliba olioa bakarrik erabiltzen zuen. Ekintzaile handia izan zen. Euskal Herriko lehen izozki enpresa ireki zuen eta Zumarragako buzkantza lehiaketa abian jarri zuen Zumarragako produktu horren ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko. 1984an Zumarragako seme kuttuna izendatu zuten eta hil zenean buzkantza lehiaketari eta herriko kale bati bere izena eman zieten. Historia zalea Angel Cruz Jakak ere ondo merezitako kale bat du Zumarragan. 1914an jaio zen eta 2005ean hil. Oinarrizko ikasketak bakarrik egin ahal izan zituen eta mandataria izan zen lanbidez, baina bere jakin-mina asegaitza zen. Hala, Goierri garaiko herrietako historia ikertzeari denbora asko eskaini zion. Urretxuri eta Zumarragari buruzko zazpi liburu argitaratu zituen. Tartean, Ipeñarrieta familiari, Iparragirreri, Legazpi sendiari, Antiori eta Nikolas de Soraluzeri buruzkoak. Mandatari lanari esker, Donostian Gipuzkoako beste intelektual batzuk ezagutu zituen eta bera izan zen Akademia Errariaren sorrera bultzatu zuenetako bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT