Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Batasunaren feria

Urretxu,Zumarraga
2017/12/12
Otamotz
Bihar Santa Lutzi feria ospatuko dute Zumarragako eta Urretxuko kaleetan. Egun honek bi herriak eta baserritarrak eta kaletarrak elkartzeko balio du. Azoka erraldoi hori Ezkion antolatzen zen, 1727an Urretxun egitera pasa ziren arte. XIX. mendearen erdialdean, ordea, Urretxuko aldapatik Zumarragako kaleetara luzatu zen. Zumarraga toki aproposak eskaintzen hasi zen eta ganadu feria herri horretara pasatu zen, eta 1994. urtetik bi herriek lankidetzan antolatzen dute. Feriak bi herriak lotzen ditu eta urretxuar eta zumarragar askorentzat urteko egun handiena da. Santa_Lutzi_2016Feria atzo eguerdian aurkeztu zuten Zumarragako kultur etxean. Ekitaldia Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak aurkeztu zuten. Biek ala biek festa horrek bi herriak elkartzeko eta kaletarrek baserritarren lanaren berri izateko balio dutela azpimarratu zuten. Serranok feria bi herriek «elkarrekin» eta «eskua emanda» antolatzen dutela esan zuen. «Elkarlana beharrezkoa zela ulertu genuen». Baserritarren eta kaletarren arteko «elkargunea» dela ere gogoratu zuen. «Bertako produktuak erosteko aukera ematen du. Feria honek ez du parekorik. Santa Lutzi egunekoak ematen die hasiera neguko feriei. Bere atzetik datoz San Tomas egunekoa, Elgoibarkoa…». Urretxuko alkateak bi herrietako udal langileen lana goraipatu zuen. «Kultur teknikariek, brigadakoek eta udaltzainek, batez ere, sekulako lana egiten dute. Lan honen helburua baserritarrak eta kaletarrak harremanetan jartzea da». Protagonista nagusiak, ganadua, baserrietako produktuak eta artisauen lanak izango dira, baina beste hamaika produktu ere salgai jarriko dira. 451 postu jarriko dituzte: 154 Urretxun eta 297 Zumarragan. Abere, errezil, sagar, fruta, fruitu, barazki, ezti, oilasko eta kapoi sariketak egongo dira. Ekitaldiak Horretaz gain, makina bat ekitaldi egongo da. Musikariek bi herrietako kaleetan joko dute eta aizkolariak, harri-jasotzaileak, artzain txakurren erakustaldia eta idi-probak egongo dira. Gainera, Urretxu eta Zumarragan elkartzen diren guztiek bi lehiaketatan parte hartzeko aukera edukiko dute. Non dago Wally? lehiaketaren xedea azokan barrena banatutako Wallly eta bere hiru lagunak aurkitzea eta mugikorrarekin argazki bana ateratzea da. Areizaga-Kalebarren plazan karpa bat egongo da, informazioa jasotzeko eta argazkiak aurkezteko. Argazki rallya ere antolatu dute. 09:00etatik 10:00etara eman behar da izena, Urretxuko kultur etxean.

Xabier_Erostarbe_pilotari_Xabier Erostarbe eta Andoni Aretxabaleta, Ederrenan

Urteroko moduan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan profesionalen arteko pilota partidak egongo dira. Jaialdia 17:00etan hasiko da. Lehen partidan Xabier Erostarbe urretxuarrak jokatuko du. Mendizabal antzuolarrarekin Jaka eta Tolosaren aurka arituko da. Urretxuarra maila bikaina ematen ari da azkenaldian. Bigarren partida binakako txapelketakoa izango da. Urrutikoetxea eta Aretxabaleta bizkaitarrak Irribarria aramarraren eta Merino II.aren aurka arituko dira. Aretxabaletaren ama zumarragarra da eta herritarren babesa jasoko du. Captura de pantalla 2017-12-12 a la(s) 09.20.33

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT