Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragak 12,7 milioiko aurrekontua onartu du

Urretxu eta Zumarraga
2017/12/13
Otamotz
Zumarragako Udalak 2018ko aurrekontua onartu zuen astelehenean, PSE-EEren aldeko botoekin, EAJ eta Irabaziren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoekin. Udalak 12.775.000 milioiko aurrekontua izango du: aurten baino %7,11 gehiago. Udalak iaz baino diru-laguntza gehiago lortu dituelako igo da aurrekontua. Diru-laguntza garrantzitsuenak lau dira. Eusko Jaurlaritzak 730.000 euro emango dizkio Zumarragako Udalari ospitaleko aparkaleku berria egiteko. Aparkaleku hori jaurlaritzak egin behar zuen, baina azkenean udalak egingo du. 250 autorentzako tokia izango du. Bestalde, aldundiak 137.000 euro jarriko ditu atletismo pista berritzeko eta 23.300 Saltsamendi baserriko bidea konpontzeko. Aldundiak 40.000 euro emango ditu plazako azoka gunea ixteko eta jaurlaritzak 20.000. Pista berritzea 274.000 euro kostako da eta azoka ixtea 141.000. Zumarragako Udalak herriko auzoetan ere obrak egingo ditu. Legazpi Auzuneko inpermeabilizatze lanak bukatzeko 40.000 erabiliko ditu, Okendoko espaloiak berritzeko 60.000 eta Sakristiatik Iparragirre hiribidera doan espaloia berritzeko 97.000. Gainera, San Gregorio 37ko etxea zegoen tokian haurrentzako parkea, adinekoentzako gimnasia makinak eta aisialdi gune bat jarriko dituzte. Aisialdi gune honek piknik mahaiak edukiko ditu. Gobernu taldeak (PSE-EE) Zerbitzu Sozialak eta Ekonomiaren Garapena sailetan egingo den ahalegina azpimarratu zuen. Zerbitzu sozialetan 1.220.000 euroko aurrekontua edukiko dute eta gizarte kohesioa, adinekoen bizi kalitatea eta familien eta haurren ongizatea izango dute helburu. Ekonomiaren Garapena, Tokiko Garapen eta Berrikuntza sailaren aurrekontua 180.000 eurokoa izango da. Berrikuntza bezala, 12-16 urtekoen artean ekintzailetasuna bultzatuko dute, eta mahai bat eratuko dute lokal hutsak erabiltzeko. Gainera, urtarrilean merkataritza biziberritzeko plana aurkeztuko dute eta gazteen emantzipazioa eta ekintzailetasuna bultzatzeko programak iaz baino 40.000 euro gehiago izango ditu. Lehen sektoreari dagokionez, Goimenekin eta inguruko beste udalerri batzuekin batera, erabiltzen ez diren lurrei erabilpena emateko lan egiten ari dira. Helburu nagusia lehen sektorean lanpostuak sortzea da. Euskara Euskara sailari dagokionez, Mikel Serrano alkateak udal barruan erabilera sustatzeko lan egin behar dutela azpimarratu zuen. Udalak Goierriko Hedabideak enpresarekin duen hitzarmena eta euskara erabiltzen duten merkatariei ematen zaizkien diru-laguntzak ere aipatu zituen. Oposizioko alderdiek aurrekontuei buruzko iritzia eman zuten, eta beraiek egingo luketenaren berri eman zuten. EH Bilduko ordezkariek herritarren parte hartzea bultzatzeko egitasmoa txalotu zuten, baina beraiek parte hartzeari buruzko ordenantza bat prestatuko luketela esan zuten. Teknikariak eta politikariak parte hartzeari buruzko saio batzuetan parte hartzen ari dira, eta alkateak erabakia saio horiek bukatutakoan parte hartuko dutela erantzun zuen. EH Bildu EH Bilduk liberatuen soldata izoztea edo jaistea, panel informatibo digitalak jartzea, udalean euskararen erabilera sustatzeko plan bat onartzea, herriko parke bat estaltzea, Urretxurekin batera bi herrientzako autobus zerbitzua eskaintzea, gazteentzat etxebizitza komunitarioak egitea eta mertzedariatar lekaimeen lorategia herritarrei irekitzea (murrua botaz) proposatu zuen. Urretxu eta Legazpirekin elkarlanean kiroldegia hobetzea, subiranotasun energetikoa, autokonpostajea eta bidezko merkataritza bultzatzea, garapen bidean dauden herriei laguntza handiagoa ematea, berdintasun politikentzat diru gehiago bideratzea, aniztasun arloan lan egingo duen pertsona bat kontratatzea eta etxebizitza hutsak merkatura ateratzeko lan egitea ere beharrezkoa dela esan zuten EH Bilduko zinegotziek. EAJren iritzia EAJk gazteentzako enplegu plan indartsu bat eta Eitzako adinekoentzako lokal bat eskatu zituen. Eitzako pilotalekua estaltzea eta Artiz auzoan aurreikusitako etxebizitzak egin bitartean aparkaleku bat egokitzea ere proposatu zuen. Irabaziren proposamenak Irabazik, EH Bilduk bezala, liberatuen soldatak jaistea, subiranotasun energetikoa eta elikagai subiranotasuna bultzatzea eta kiroldegia berritzea eskatu zuen. Horretaz gain, Unai Orbegozo zinegotziak puntu beltzen mapa eguneratzea eta bizikletentzako aparkaleku bat egitea proposatu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT