Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Hitzak eta UZ Ikastolak hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2018ren harira

Urretxu,Zumarraga
2017/12/20
Otamotz
Goierriko Hedabideak enpresak eta Urretxu-Zumarragako Ikastolak hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2018ren harira. Ikastolak datorren urteko urriaren 7an egingo du Kilometroak festa Zubiak Batuz goiburupean, eta hitzarmen horren arabera, Goierriko Hedabideek urtean zehar antolatutako ekitaldien eta egunaren jarraipen berezia egingo dute, bai paperezko edizioan zein edizio digitaletan. Hitzarmena atzo arratsaldean sinatu zuten ikastolan bertan Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko presidenteak, Argiñe Artolazabal Urretxu-Zumarraga Ikastolako presidenteak eta Iñaki Gurrutxaga Goierriko Hedabideen zuzendariak. Goierriko Hedabideak enpresak Goierriko Hitza egunkaria, GoiBerri aldizkaria, goierri.hitza.eus eta www.otamotz.eus atari digitalak argitaratzen ditu, eta euskarri horien bitartez euskara bultzatzea du helburu, eta baita bere helburuekin bat etor daitezkeen agenteekin elkarlanean aritzea ere. Hitzarmenean jasotakoaren arabera, 2018ko Kilometroei lotutako ekitaldietan lehentasuna emango diote elkarri bi aldeek. 2018ko bideoklipa, spota eta bestelako eduki bereziak, esaterako, Goierriko Hitzaren eta Kilometroak 2018 jaiaren webguneetan jarriko dira beste edozein hedabidetan baino lehen. Datorren urteko udaberrian gehigarri berezi bat lankidetzan egin eta argitaratzeko konpromisoa ere hartu dute aldeek. Internet eta sare sozialak Interneten eta sare sozialetan elkar eragiteko ahalegina ere egingo dute. Hartara, Urretxu eta Zumarragako berriak argitaratzen dituen www.otamotz.eus webgunean Kilometroak 2018ren banner bat jarriko da, eta Kilometroen webgune ofizialean Otamotz-ena. Horrez gain, goierri.hitza.eus webguneak Kilometroak 2018 jaiaren inguruko zenbait ekitaldi publiko jasoko ditu, bideo eta argazkien galeria bidez argitaratzeko: aurkezpen ekitaldia, zirkuituaren aurkezpen ekitaldia, abestia aurkezteko ekitaldia… Kilometroen karteletan eta argitaratuko diren eskuorrietan Goierriko Hedabideen logotipoa jartzea ere hitzartu dute, eta baita zirkuituko gune batean Goierriko Hedabideek beren txokoa edukitzea ere. Gabonetako kontzertua Kilometroak 2018ko hurrengo ekitaldia gaur bertan izango da. Pagoetako elizan Gabonetako kontzertua egingo dute, 17:00etan. Ikastolako ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin batera, herriko zenbait musikarik eta abeslarik parte hartuko dute. Emanaldiak musika eta dantza izango ditu ardatz. Bukaeran, parte hartzaileek eta bertaratzen diren guztiek mokadutxo bat hartzeko aukera edukiko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT