Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jon Cadierno, LGTBI taldearen alde lanean

Urretxu eta Zumarraga
2018/02/07
admin
Jon Cadierno zumarragarrak Gasteizen ikasi zuen eta bertan lan egiten du. Aisialdian, LGTBI taldearen eskubideak defendatzen dituen Miaukatuz boleibol taldean jokatzen du. Asteburuan txapelketa bat egin zuten. Cadiernok Geografia eta Lurralde Antolaketa ikasketak egin zituen. Ondoren, Arrisku eta Baliabide Naturalen masterra egin zuen Txilen. Egun, Gasteizko Udalarentzat lan egiten du, ingurumen eta jasangarritasun arloan. Aisialdian Miaukatuz eskubaloi taldean jokatzen du. «Miaukatuz boleibol taldea 2014an sortu zen. Gasteizko mutil batzuk Bartzelonako LGTBI txapelketa antolatzen dutenak ezagutu zituzten eta beraiek ere boleibol talde bat sortzea erabaki zuten. Sare sozialen bidez deialdia egin zuten eta jokalari gehiago lortu zituzten». Miaukatuz_boleibol_taldea2016an federatu egin ziren. «ADI (Asociacion Deportiva Iberica) elkarteko kideak gara. Elkarte horrek LGTBI taldeak biltzen ditu. Elkarteko taldeok txapelketak antolatzen ditugu. Madril, Bartzelona, Valentzia, Lisboa eta Gasteizen antolatzen ditugu txapelketak, besteak beste». LGTBI taldeek funtzio garrantzitsua dutela dio. «Gasteizen diagnostiko bat egin zen eta kirolean lan asko dago egiteko. Futbola, batez ere, segurtasunik gabeko espazio bat da guretzako. Horrekin bukatu beharra dago. Horretarako, oso garrantzitsua da gure burua ezagutzera ematea, gure burua erakustea». Boleibolean jokatu gabea Hori dela eta, Miaukatuz taldean jokatzea erabaki zuen. «2016an hasi nintzen boleibolean jokatzen. Nire lehengusuak ere talde honetan jokatzen du eta oso ekimen polita iruditu zitzaidan. Izan ere, kirola eta aldarrikapena uztartzen ditu. Gainera, ez nuen boleibola ezagutzen eta kirol berri bat probatzeko gogoa nuen», aipatu du. Pixkanaka bidea egiten ari dira. «Talde hau oso garrantzitsua da guretzat, espazio bat eskaintzen baitigu. Izan ere, Gasteizen ez dago Gay Friendly tabernarik. Pixkanaka gure burua ezagutzera ematen ari gara. Gurekin harremanetan jarri nahi dutenen mezuak iritsi zaizkigu eta asteburuko txapelketan jendea egon da harmailetan», azaldu du. Madril, Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Paris eta Gasteizko taldeek parte hartu dute. Miaukatuz klubak bi talde aurkeztu ditu eta Gasteizko neska talde batek ere jokatu du. «Neska hauek Gasteizko boleibol taldeko jokalari ohiak dira. Oso txapelketa inklusiboa izan da. Gure taldea ere halakoa da. Ez da LGTBI izan behar taldeko kide izateko. Gure eskubideen alde dauden heterosexualek ere ateak zabalik dituzte». Azken urteetan gauzek hobera egin dutela dio. «Madril eta Bartzelonako klubek 1.000 lagun inguru dituzte. Gasteiz, berriz, hiri txiki bat da. Baina gazteak gure eskubideen alde daudela nabari da. Beste pentsamolde bat dute. Bi urte baino gehiago eman nituen Txilen eta han ere gauzak asko aldatu dira oso denbora gutxian. Berri onak txarrak baino askoz ere gehiago dira». Nerabeei aholkua Cadiernok 27 urte ditu eta 19 zituenean erabaki zuen homosexuala zela esatea. «Betidanik nekien zein zen nire orientazio sexuala, baina hasieran ez zara horretaz hitz egitera ausartzen. Nik 19 urterekin erabaki nuen hitz egitea eta guztiz onartua sentitzen naiz. Noizean behin komentarioaren bat entzutea tokatzen da, baina sekula ez da hortik pasa». Nerabeei lagunengan konfiantza edukitzeko aholkatu die. «Lagunengan konfiantza eduki behar da. Oso ezusteko politak ematen dizkizute. Baita senitartekoek ere. Maite zaituen jendea beti hor dago, zure alde».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT