Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Behi munduko Rolls Royce-ak

Urretxu eta Zumarraga
2018/02/08
admin
Rolls Royce autoak munduko dotoreenak dira. Estimatuenak. Behien artean ere badago estima berezia duen arraza bat: limusin arraza. Frantzian dute jatorria, baina mundu osora hedatu dira klima guztietara egokitzen direlako eta pisua oso azkar hartzen dutelako. Urretxun eta Zumarragan ere badaude behi horiekin lan egiten duten baserritarrak: Olarte eta Dornaldegi baserrikoak, hain zuzen ere. Asteburuan Italian egin den lehiaketa batean egon dira eta Olarteko Iñaki Zunzunegik urrezko domina bat irabazi du. Asteartetik igandera bitartean egon ziren Italian, Europa mailako lehiaketa batean. Helburua herrialde ezberdinetako behiak konparatzea zen. Espainiako federazioak hamar behi eraman zitzakeen eta bi Urretxukoak eta Zumarragakoak izan ziren. Dornaldegin eta Olarten urte asko daramatzate haragitarako behi horiekin lanean. Bi baserrietan ugalketarako hazten dituzte. Ahalik eta abere onenak hazten saiatzen dira eta ondoren ganadutegi handietara saltzen dituzte. «Aitak txerriak eduki zituen eta ondoren haragitarako behiak». 1984an limusin arrazako behiak erosi zituzten. Oso argi du zergatik hartu zuten erabaki hura. «Munduko arraza onena delako hasi ginen limusinekin lanean», azaldu du Olarteko Iñaki Zunzunegik. Dornaldegikoak ere 1980ko hamarkadan hasi ziren limusinekin lanean. «Lehen mestizoak eta esnetarako lauzpabost behi genituen. Aitak arraza honen aldeko apustua egin zuen eta asmatu egin zuen». Mundu osoan Mikel_ElgarrestaGeroz eta toki gehiagotan ikus daitezke limusinak. «Afrikan, Asian, Europan… daude. Oso ondo egokitzen dira klima guztietara. Hasi berotik eta hotzeraino. Gainera, jaten duten guztia haragi bihurtzeko gaitasun handia dute. Hala, oso errentagarriak dira», dio Zunzunegik. Elgarresta iritzi berekoa da. «Arraza honen sorlekua Frantzia da, baina Espainian eta Euskal Herrian ere oso errotuta dago. Italian ere arraza hau indartzeko lan egiten ari dira. Arraza hau toki guztietara egokitzen da. Elurra, beroa, hezetasuna… dena jasaten du. Hori dela eta, 70 herrialde baino gehiagotara zabaldu da: Australia, Hego Afrika, Kanada…». Zunzunegik aipatu bezala, limusin arraza ekonomikoki oso errentagarria da. «Erditzeak oso errazak dira eta urtebetean kilo asko hartzen dituzte. Hori oso ona da, bai baserritarrontzat bai harakinentzat. Zenbat eta kilo gehiago hartu denbora laburragoan, hobe», gaineratu du Elgarrestak. Olarteko eta Dornaldegiko behiak oso preziatuak dira. Lehiaketa asko irabazi dituzte, herrialde ezberdinetan. Baita Bordeleko (Frantzia) feria ospetsuan ere. Lehiaketa horietan animalien morfologia begiratzen dute. Behiak Rolls Royce-ak baino dotoreago eraman behar dira. «Garrantzitsuena elikadura eta zainketa dira, noski, baina lehiaketetara aurkeztu aurretik garbitu eta orraztu egiten ditugu», esan du Zunzunegik. Gainera, ibiltzen irakasten diete. «Txikitatik sokatik ibiltzen irakasten diegu, zaldiei bezala». Lehiaketetan sokarekin ateratzen dituzte eta ibili egiten dira. Rolls Royce autoen gidariak gorbata eta guzti joaten dira eta limusin behien gidariak ezin gutxiago izan! Italian Elgarresta eta Zunzunegi gorbata eta guzti atera ziren agertokira. «Limusinen elkarteko gorbata erosi beharra izan nuen. Bizitzan lehenengoz jarri nuen gorbata». Baserriko behi kuttunek horrenbeste merezi dute!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT