Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Andoni Imaz: «Gazteei kontsumo azkarreko produktuak gustatzen zaizkie»

Urretxu eta Zumarraga
2018/04/06
admin
Andoni Imazek (Zumarraga, 1996) Next Station lehiaketan parte hartu du eta finalera heldu da. Bere lana hautatzen badute, serie bat egingo du EITBren webgunerako. Betidanik al duzu gustuko ikus-entzunezkoen mundua? Bai. Zine zalea naiz umetatik. Ez nuen argi zer ikasi eta Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua egitea erabaki nuen. Nire zine zaletasunagatik uste dut. Pelikula dezente ikusten dut eta zineari buruzko dezente irakurtzen dut. Zein genero atsegin duzu? Zientzia fikzioa gustatzen zait. Dena den, elkarren oso ezberdinak diren pelikulak gustatzen zaizkit. 2001: Espazioko odisea asko gustatzen zait, baina baita Ozeko aztia ere. Aukeratutako karrerarekin gustura al zaude? Bai. Izena zabala du eta ikasketek ere denetik hartzen dute: telebista, irratia, prentsa, irudia eta soinua… Hala, erraza da gustuko duzun zerbait aurkitzea. Gradua aurten bukatuko dut eta ikasten jarraitzeko asmoa dut, baina ez dut batere argi zer ikasi. Gidoiak idazten eroso sentitzen naiz, baina oraindik ez dut erabakia hartu. Ez da erraza, aukera asko albo batera utzi behar baitituzu. Gradu amaierako lana hasi al duzu? Lagun bat eta biok Elkarrekin argitaletxearekin eta Hekimen euskal hedabideen elkartearekin lanean ari gara, gazteentzako aldizkari digital eta multimedia bat egiteko. Gazteei bertako eta nazioarteko albisteak eskainiko dizkien plataforma bat falta dela uste dute, ideia egitasmoari aurkeztu zioten eta guk hartu genuen. Egitasmoak aurrera egingo balu, ez litzateke lan egiteko aukera txarra izango. Bestalde, Next Station lehiaketan parte hartu duzu, Mondragon Unibertsitateko ikaskide batzuekin batera. Formatu berriei buruzko ikasgai batean egitasmo bat garatzen ari ginen eta webserie bat egitea erabaki genuen. Webserie lehiaketa honen berri izan genue-nean, parte hartzea erabaki genuen. Duela hilabete deitu ziguten, hiru finalisten artean geundela esateko. Zein da zuen webseriearen argumentua? Musika talde batek maketa lehiaketa bat irabaztea du helburu, baina kide bat joan egin zaie. Bi dira eta hirugarrena behar dute taldea osatzeko. Hala, bilaketa hasiko dute. Umoretik jo dugu. Hamar minutuko sei kapitulu egitea proposatu dugu.  
«Webserieak telesail txirotzat hartzen dira, baina gauzak aldatzen ari dira» «’Lasa eta Zabala’ pelikulako gidoia egin zuenarekin lan egin dugu»
  Finalera sailkatu zaretenak goi errendimenduko egoitza artistiko batean parte hartu duzue. Zer moduz joan da? Gure taldeko hiru lagun joan gara. Hiru egun pasa ditugu Bilbon, aurkeztu genuen ideiari forma ematen. Joanes Urkixorekin lan egin dugu. Lasa eta Zabala pelikulako gidoia berak idatzi zuen. Lehenengo kapituluko gidoia idatzi dugu eta finalera aurkeztu dugu. Datorren astean hautaketa lana egingo dute eta gure proiektua aukeratzen badute, bigarren egonaldi bat egingo dugu webserie osoa idazteko. Udan grabatuko dute eta udazkenean emango dute. Zuen burua irabazteko gai ikusten al duzue? Sareko hartzaile gehienak gaz-teak dira eta gure istorioko protagonistak gazteak dira. Gainera, gazteen errealitatea hurbiltasunez eta naturaltasunez landu dugu. Seriea sinesgarria eta umoretsua da. Webseriek indar handia al dute gazteen artean? Webserieak diru gutxirekin egindako telesailtzat hartzen dira, baina nazioartean gauzak aldatzen ari dira. Sarean jende asko dabil eta herrialde askotan diru asko inbertitzen dute sareko edukietan. Aurrekontu eta kalitate handiko webserieak daude. Hemen arazo bat dugu, ordea: inork ez du lortzen sarerako euskarazko produktu errentagarriak egitea. Hala, inor ez dago prest dirua jartzeko, bueltan etorri behar ez bazaio. Next Station lehiaketa irabazten duen seriea EITBren webgunean emango dute eta hori oso garrantzitsua da. EITBk dirua eta ardura ditu. Gazte euskaldunek kontsumitzen al dituzte euskarazko produktuak? Sarean mundu guztiko produktuak daude. Asko, aurrekontu altuekin egindakoak. Euskaraz egin eta kontsumitzen diren produktuak militantziagatik egin eta kontsumitzen direla uste dut. Hortik atera beharra dago. Eta guk egiten ez badugu, ez du inork egingo. Gazteei kontsumo azkarreko produktuak gustatzen zaizkie.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT