Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Halako zale askorekin, Reala txapeldun

Urretxu eta Zumarraga
2018/04/24
Otamotz
Xabi Prietok bere agurra iragartzeko eman zuen prentsaurrekoan, Jokin Aperribai presidenteak bera bezalako hamaikarekin Realak liga irabaziko lukeela esan zuen. Hamaika Xabi Prietoz gain, ostiralean Zumarragan omendu zituzten zaleak bezalako asko izango balitu Anoeta, Txapeldunen Liga ere irabaziko luke. Musti Taldeak Realeko zale bezala 25 urte bete dituzten urretxuar eta zumarragarrak omentzen ditu urtero. Aurten Juanjo Aranburu, Antonio Aranzadi, Iñigo Cantero, Felipe Elgarresta, Txomin Gartziandia, Jose Antonio Mendizabal eta Juan Luis Romero omendu ditu. Reala «sentimendu bat» dela diote. «Lagunekin eta inguruko gainontzeko guztiekin elkartzen gaituen zerbait da, eta gainera, hemengoa», azaldu zuen Elgarrestak. Guztiak umetan zaletu ziren. Cantero, adibidez, Donostiara amona bisitatzera joaten zenean. «Niretzat, Donostiara joatea, amona eta Reala ikustera joatea zen». Aranburu Lopez Ufarteren eskutik zaletu zen. «Umea nintzela, telebistan Realaren partida bat bota zuten. Lopez Ufartek falta bat bota behar zuen. Gola sartuko du, gola sartuko du… esaten hasi nintzen eta gola sartu zuen». Gol hark Reala eta Aranburu betirako elkartu zituen. Mendizabal eta Reala ere ez ditu ez inork eta ez ezerk banatuko. Urte luzetan Madrilen bizi izan zen, baina ez zion bazkide izateari utzi. «Urte haietan nire bazkide txartela Avenida tabernan egon zen, Realaren partida ikustera joan nahi zuten kuadrillako lagunen esku». Are gehiago, Realak 2003ko ekainean Vigon jokatu zuen partida irabazi izan balu, eztei-bidaia atzeratuko zukeen. Vigoko partida irabazi izan balu, hurrengo jardunaldian Atletico Madrili irabaztearekin nahikoa zukeen Liga irabazteko. Eta Mendizabal ez zegoen hori galtzeko prest. Zazpiek egin dute Realarekin lotutako zorakeriaren bat. Canterok, adibidez, bere lehen eskupekoa ohe handiago bat erosteko erabili zuen eta bigarrena Realaren bazkide egiteko. Une gogorrak ere bai Realak azken hamarkada hauetan jokatutako partida garrantzitsuenetan egon dira. Canterok bi ligez eta kopaz gozatzeko gazteegiak zirenei Realak poz handi bat zor diela dio. Izan ere, Realari esker primeran pasa dute eta toki asko ezagutu dituzte, baina atsekabeak ere bizi izan dituzte. 2008ko ekainean Mendizorrotzan bizitakoa, adibidez. «Dagoeneko garaipena ospatzen ari ginen eta minutu batean mundua gainera etorri zitzaigun». Dena den, egunik gogorrena Aitor Zabaleta hil zutenekoa da. «Giroa beldurgarria zen. Hotza egiten zuen eta nire lagun Titok txakurtxo baten irudia zuen txano bat erosi zuen, Realarena jartzera ausartzen ez zelako», gogoratu du Aranzadik. Zabaleta eta beraiek bezalako zaleek egiten dute Reala berezi.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT