Zumarragako Udalak Gizarte Zerbitzuen eskaintzaren berri ematen duen gida argitaratu du. Herriko etxe guztietan banatuko da, gaurtik aurrera. Helburua, herritarrak informatzea eta zerbitzu horiek behar dituzten guztiek Gizarte Zerbitzuetara jotzea da.
Gidan, Gizarte Zerbitzuetan eskaintzen dituzten zerbitzu eta laguntza ezberdinen berri ematen da: orientazioa eta aholkularitza, mendekotasunaren eta desgaitasunaren kudeaketa, esku-hartze soziala (hezkuntzarekin lotutakoa eta psikologikoa), gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko eta laguntza juridikoa emateko zerbitzua, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta, laguntza ekonomikoak, etxebizitza sozialen alokairua, gizarte larrialdietako etxebizitza eta bestelakoak.
Gida Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak aurkeztu zuten atzo goizean. Gonzalezek gizartea asko aldatzen ari dela gogoratu zuen. «Gizartean ematen ari diren aldaketek ongizatean eta Gizarte Zerbitzuetan eragina dute. Lan baldintzak garai batean baino okerragoak dira, bizi esperantza asko igo da eta jende asko bakarrik bizi da. Zumarragako biztanleen %24,2ak 65 urte baino gehiago ditu. Adineko jende gehien Leturiatarren plazan eta Secundino Esnaola, Elizkale eta Bidezar kaleetan bizi da».
Gizartearen behar berriei erantzuna emateko, Zumarraga Lagunkoia egitasmoa abian jarri zuten. «Helburua adinekoen bizi kalitatea hobetzea da. Inkestak eta tailerrak egin genituen eta herritar askok eskaintzen ditugun zerbitzuen berri ez zutela ikusi genuen. Hori dela eta, gida hau egin dugu».
Herritarrak Gizarte Zerbitzuetara jotzera gonbidatu zituen. «Denok bizi ditugu bolada txarrak bizitzan zehar. Halakoetan, ez dezatela zalantzarik izan eta Gizarte Zerbitzuetara jo dezatela. Herritarren ongizatearen alde lan egiten dugu eta garaiz etortzea oso garrantzitsua da», aipatu zuen Gonzalezek.
2017an egindako lana
Alkateak 2017an egindako lanaren berri eman zuen. Gizarte larrialdietako laguntzei dagokienez, iaz 130 familiak jaso zuten laguntza hori. Horietatik 95 bertan jaiotakoak ziren eta 35 etorkinak. «Bertakoei ez zaiela laguntzen esaten dute askok, eta datu honek bertakoei ere laguntzen zaiela erakusten du».
Udal laguntza ekonomikoak laguntza behar duten baina larrialdi egoeran ez daudenentzat dira. Iaz 22 familiak jaso zituzten laguntza horiek. Hamabost bertan jaiotakoak dira, eta zazpi kanpotik etorritakoak.
Bukatzeko, udalak tasak ordaintzeko laguntzak ere ematen ditu. Iaz 83 familiak jaso zituzten laguntza hauek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.