Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Desertuan 600 kilometro, bizikletan eta bakarrik

Urretxu eta Zumarraga
2018/05/30
Otamotz
Zumarragan bizi den Asier Lertxundi donostiarrak 600 kilometro egin ditu Marokoko desertuan, mendiko bizikletarekin eta bakarrik. Desertua maite du eta dozenaka aldiz joan da bertara. Gidari lanak ere egin ditu. Aspaldi zuen bizikletarekin joateko asmoa. «Desertuan bizikletan ibiltzea oso ondo legokeela pentsatzen nuen. Gainera, bakarrik joateko gogoa nuen. Bi astetan 600 kilometro egin ditut: Erfoud-etik Foum Zguid-era joan naiz. Nahi nuen ibilbidea osatu dut eta dena ondo irten da. Aljeriako mugaren ondotik joan naiz, raidetako parte hartzaileek erabiltzen dituzten bideetatik ahalik eta urrutien. Toki batean errepidera irten behar izan nintzen ordea, militarrek ez baitzidaten aurreikusita nuen tokitik pasatzen utzi. Dena den, militarrek espero baino eragozpen gutxiago jarri dizkidate. Kontroletan, bakarrik nindoala esaten nienean, txundituta gelditzen ziren». Ura nola lortu Dena ondo atera bada, desertua ondo ezagutzen duelako eta bidaia ondo prestatu duelako da. «Basamortura zoazenean, ura da kontuan hartzen duzun lehen gauza. Bizikletan bazoaz, ezin duzu nahi duzun guztia eraman, ordea. Desertua ondo ezagutzen dudanez, badakit non aurki dezakedan. Baina ez nekien zenbat denbora beharko nuen toki batetik bestera joateko: zoruaren araberakoa da. Toki batzuetan azkar joan zaitezke eta beste batzuetan bizikletatik jaitsi beharra duzu». Ura edukiko zuela bermatzeko, hiru aukera zituen: auto bat eramatea laguntza gisa, lehenago joan eta desertuan bidoiak lurperatzea edo ura bilatzea. «C aukera hautatu nuen. Lehen biak ez nituen gustuko eta nire kasa konpontzea erabaki nuen. Nire kalkuluak lehen egunean pikutara joan ziren ordea, haizearen erruagatik. Goizean goiz hasten zen eta, pixkanaka, gero eta gogorragoa zen. Arratsalderako haizetea zen. Eta kontra nuen, noski». Haizeak bidaia asko baldintzatu zuen. «Gauean ezin nuen kanpin denda muntatu. Nire asmoa gauean toki polit batean lo egitea zen, baina haizete harekin, babestutako tokiak aurkitu behar nituen. Hala, eguna herrixketan bukatzen saiatzen nintzen. Batzuetan etxeetan edo aterpetxeetan lo egin nuen, beste batzuetan horma baten babesean…». Asier_Lertxundi-1
  “Harearen beldur nintzen, baina harri artean ibiltzea gogorragoa izan da” “Bakarrik zaudela, buruari eragitea oso arriskutsua izan daiteke” “Baldintzak desertuak jartzen ditu: zoragarria da, baina tranpak ditu”  
Haizearen erruz, nahi baino mantsoago ibili zen. Hori dela eta, ahal zuen guztietan ura hartzen zuen. Beti 10 bat litro ur eramaten zituen gainean. Beroa ere etsai gogorra izan zen. «10:00ak aldera beroa sentitzen hasten nintzen eta 15:00etarako jasangaitza zen: 38-40 gradu. Eguzkia irteten zenean hasten nintzen bizikletan ibiltzen eta 10:00etarako bi litro ur edaten nituen. Baina eguzkia eta haizea gogor jotzen hasten zirenean, bi ordutan 15 kilometro egiten nituen eta lau litro edan. Kontuak ez zitzaizkidan ateratzen. Baldintza horietan ez zuen merezi bizikletan jarraitzeak. Hori dela eta, 15:00etan bizikletan ibiltzeari uztea erabaki nuen. Azken egunean, laku lehor bat zeharkatu behar nuenez, gauez ibiltzea erabaki nuen. 4:00etan ekiten nion. Zorua laua zenez, egun batzuetan argirik gabe joan nintzen. Sekulakoa izan zen». Harri artean Toki guztiak ez ziren horren samurrak izan, ordea. «Arazoa harea izango zela uste nuen, baina harri artean ibiltzea askoz ere gogorragoa izan zen. Ipurdia txikituta bukatu nuen». Zorionez, bizikletak primeran erantzun zuen. Urretxuko Mikel Cycle bizikleta dendako nagusiari eskerrak eman nahi dizkio. «Desertura joateko asmoa nuela esan nionean, gurpil lodiko bizikleta bat prestatu zidan. Parrillak eta erremintak ere utzi zizkidan. Sekulako mesedea egin zidan. Bizikleta arrunt batekin ezin izango nuen egin». Desertua oso ondo ezagutzen du eta ez du larrialdi unerik pasa. «Inguru hura ondo ezagutzen dut eta, gainera, GPSa eraman dut. Une oro, banekien non nengoen, ura non aurkitu nezakeen… Ez nintzen behin ere larritu. Halako bidaia batean, psikologia oso garrantzitsua da. Bakarrik zaudela, buruari eragitea oso arriskutsua izan daiteke. Bizikletak zaratatxo bat egiten badu, larritu egin zaitezke. Ez zitzaidan halakorik gertatu. Aspertu ere ez nintzen egin, lan asko bainuen: harriekin kontuz ibili, ura zaindu, beroari izkin egin… Konturatzerako, zortzi ordu neramatzan bizikleta gainean». Putzu batetik ura ateratzerik ez zuela konturatu zenean ere ez zen larritu. «Palmondo baten azpian etzan nintzen, lo kuluxka egitera. Etzanda nengoela, handik gertu beste putzu bat dagoela gogoratu nintzen». Elikadurari dagokionez, janari liofilizatuak eraman zituen eta herrixketan ogia, kontserbak, gazta eta gailetak erosten zituen. Basamortua oso gustuko izan behar da, eta ondo ezagutu, Lertxundik egin duena egiteko. «Umetan frantziarren 4×4 ibilgailuak ikusten nituen. Hogei urte ingururekin auto zahar bat erosi nuen eta desertura joan nintzen hiru lagunekin. Hurrengo bidaian Sahara zeharkatu nuen. Autoan joaten diren gainontzeko guztiak bezala, Carlos Sainz nintzela uste nuen eta jolastera joaten nintzen». Baina, halako batean, bidaiatzeko modua aldatu zuen. «Azkar joateagatik gauza asko galtzen ari ginela jabetu nintzen. Poliki bidaiatzen eta jendearekin hitz egiten hasi nintzen. Oasiak, leizeetako margoak, abandonatutako herrixkak… aipatzen zizkidaten. Pixkanaka, desertuaz maitemindu nintzen. Basamortuaz maiteminduta gaudenoi, basamortua aipatzen digutenean nostalgia sentitzen dugu. Barruan daramagu. Desertuan oso gustura sentitzen naiz. Bertako paisaiak eta bakardade sentsazioa asko gustatzen zaizkit». Desertuak bere arauak ditu, ordea. «Baldintzak berak jartzen ditu. Zoragarria da, baina tranpak ditu. Biluzik zoaz eta hemen zarenak han ez du balio. Bakarrik zoaz eta duzun gauza bakarra zure ezagutza da. Zure mugak ezagutzen ez badituzu, arazo batean sar zaitezke».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT