Daniel Merino zumarragarrak irabazi du Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa
Goierri garaiko lau udalek antolatzen duten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa Daniel Merino zumarragarrak irabazi du. Bigarren saria Soraluzeko Carlos de Cosentzat izan da eta hirugarrena Gillermo Murciego zumarragarrarentzat. Gazte mailako saria Maialen Camposek irabazi du. Aurten lurzoruarekin lotutako argazkiak atera behar izan dituzte. Helduen mailan 31 lagunek parte hartu dute eta 81 argazki aurkeztu dituzte. Gazteen mailan 85 lagunek 167 argazki aurkeztu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide