Iparragirre 2020 egitasmoaren aurkezpena
Urretxuko Udalak Iparragirre 2020 egitasmoa abian jarri behar du herriko seme kuttunaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Joxe Mari Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen eta, beraz, 2020an ospatuko da bere jaiotzaren 200. urteurrena.
Programa herritarrekin elkarlanean prestatuko da. Ekainaren 15ean, 18:00etan udaletxeko atarian egitasmoa aurkeztuko da. Ekitaldi hau herritar guztiei irekia da. Aurten egitasmoa eta marka ezagutzera emango dira eta proiektua martxan jarriko da. Datorren urtean lan taldeak eratuko dira eta prestaketa lanak hasiko dira. 2020an, berriz, mendeurrena ospatuko da. Ekintza eta oroimenezko jarduera ezberdinak egongo dira urte osoan zehar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide