Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Pello Biain: «Gizakiontzat hausnartzea txorientzat hegan egitea bezala da»

Urretxu eta Zumarraga
2018/06/14
Otamotz
Pello Biainek (Zumarraga, 1962) Kafe Filosofikoa egitasmoa antolatzen du hausnarketa eta eztabaida sustatzeko. Saioak ostiraletan dira, 18:00etan, Zelai Arizti kultur etxean. Zer ikasi zenuen? Filosofia eta Hezkuntza Zientziak ikasi nuen. Bigarren urtean filosofia hutsa, psikologia edo pedagogia hautatu behar nuen eta filosofia aukeratu nuen. Irakaslea zara. Filosofiak, hasieran, jakintza guztiak biltzen zituen. Poliki-poliki jakintza hauek filosofiatik askatzen joan dira. Filosofia oso lotuta dago hezkuntzarekin. Edozein gairen inguruan gogoeta egitearekin. Gainera, filosofia ikasi ondoren, bi aukera daude: filosofo ospetsu bihurtu eta liburuak idaztetik bizi edo irakaskuntza. Dena den, nahiko garbi nuen irakaskuntzan lan egin nahi nuela. Nire zalantza ume txikiekin egon nahi nuen ala ez zen. Garai hartan nahiago izan nuen nerabeekin lan egin. 6-12 urteko haurrentzako filosofia saioak egin izan ditut, baina errazagoa egiten zait 14-18 urtekoekin lan egitea. Haurrak gai sakonei buruz hausnartzeko gai al dira? Prestatuta daude, baina saioak beraien ulermen mailara egokitu behar dira. Dena den, harrigarria da zein prestatuta dauden. Beti erantzuten dute, baina beste leku batetik. Bideratzen badituzu, heriotzaz, bakardadeaz, bizitzaren zentzuaz… hitz egiteko gai dira. Gainera, ez dute nerabeek duten beldurra: «Esango dudana zuzena izango ote da?», «Besteek zer pentsatuko ote dute esango dudanaz?»… Nerabeak baino espontaneoagoak dira. Adin guztiak dira egokiak, beraz, filosofatzen hasteko. Hala da. Hori da, hain zuzen ere, azken urteetan modan dagoen filosofia praktikoaren helburua: filosofia hausnartzea ere badela ikusi araztea, ez bakarrik filosofo handien hausnarketak ikastea. Pello_BiainGizakia hausnartzeko egina dago. Guretzat hausnartzea txorientzat hegan egitea bezala da. Ezin da imajinatu hegan egin nahi ez duen txori bat. Gizakiok pentsatu beharra dugu. Filosofiak modu ordenatuan eta sistematikoan pentsatzen irakasten digu. Edozein modutan pentsatzea ez da filosofia. Gehiegi pentsatzea ez al da arriskutsua? Gehiegi pentsatzea ez da txarra, baina metodo on bat jarraituz pentsatu behar da. Bestela, pentsamenduak arrapaladan etor daitezke, modu desordenatuan, eta hori ez da ona. Pentsatzea ez da arropa garbigailuan bezala ibiltzea. Filosofiak pentsamenduak ondo bideratzeko erremintak ematen dizkigu. Prozesuarekin gustura gelditzen bazara, nahiz eta inora ez iritsi, bada zerbait. Socrates inoiz ez zen egira iristen. Prozesua zen garrantzitsuena: pentsamenduak ordenatzea, logikaren bidez formulatzea eta hizkuntzaren bidez ondo adieraztea. Horretaz gain, egia aurkitzen baduzu… zorionekoa zu! Filosofia ikasleek bi bide dituztela aipatu duzu: filosofo famatua edo irakaslea izatea. Egun ba al dago filosofo ospetsurik? XIX. eta XX. mendeetan mundua eta izatea zerbait ordenatua zirela pentsatzeari utzi zioten. Ideia hori kolokan jarri zen, erlijioa gainbeheran hasi zen… Marx, Nietzsche, Freud, Darwin… azaldu ziren. Ordura arteko ziurtasun guztiak zalantzan jarri zituzten eta filosofiak ugaldu ziren. Korronte asko azaldu ziren. Ziurtasun objektiboak desagertzearekin batera, subjektibitatea azaldu zen: bakoitzak bere egiak ditu. Estrukturalismoa, pertsonalismoa… azaldu ziren: -ismo asko. Hori dela eta, gaiak sakabanatu egiten dira eta jada ez daude nabarmentzen diren filosofo gutxi batzuk. Hizkuntzaren, adimenaren, gizartearen… filosofia azaltzen dira. Aristoteles, Platon, Descartesen… garaian, filosofo gutxiago zeuden eta munduaren interpretazioak gutxiago ziren. Gizarteak merezi duen garrantzia ematen al dio filosofiari? Filosofia berpizten ari da: umeentzako filosofia, kafe filosofikoak, aholkularitza filosofikoa… Teknologiaren eta sare sozialen eraginez oso azkar bizi gara eta gogoeta egitea beharrezkoa dela konturatu gara. Filosofia, egiten dugunaren inguruan hausnartzea da, hain zuzen ere. Gauzak zalantzan jartzen dituzunean, filosofatzen hasten zara. Paradoxa bat dago: gizartean berpizten ari den heinean, irakaskuntzan murrizten ari da. Urte asko daramatzazu jada irakaskuntzan. Asko aldatu al dira gazteak? Zaila da beraiek aldatu diren edo ni aldatu naizen asmatzea. Nire ustez, gazteak ez dira gehiegi aldatu. Beraien adinean egin beharreko gauzak egiten dituzte. Beste gizarte batean bizi dira, umetatik demokrazia eta Internet ezagutu dituzte… baina gure garaiko gazteen oso antzekoak dira. Gainera, beraiek beti 16 urte dituzte eta nik beti urte bat gehiago. Noiz ez da egon errespetu falta gazteen artean? Lehen denak txintxoak al ziren? Gu helduak egiten garen heinean, gazteak gu bezalakoak izan behar direla pentsatzen dugu. Duela 100 urteko gazteak ez al ziren mozkortzen? Moduak aldatzen dira, baina azpian dagoena ez.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT