Leticia Gasparrek irabazi du kale pintura lehiaketa
Igandean Urretxu eta Zumarragako kale pintura lehiaketa egin zuten. Hamabi lagunek parte hartu zuten. Lehen saria Leticia Gaspar bilbotarrak irabazi zuen. 600 euro eman zizkioten. Bigarren saria, 400 eurokoa, Vianako Yohana Soldevillak irabazi zuen. Herriko lanik onenari dagokiona, 250 eurokoa, Eli Mendiari eman zioten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide