Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Imanol Diego: «Ez nuen nota altua eta Poloniara joatea erabaki nuen»

Urretxu eta Zumarraga
2018/07/11
Otamotz
Imanol Diego (Zumarraga, 1999) Medikuntza ikasten ari da Polonian. Espainiako unibertsitateetan ez zuen tokirik lortu eta hara joatea erabaki zuen. Oso gustura dago hartutako erabakiarekin. Beti oso argi eduki al duzu Medikuntza ikasi nahi zenuela? Txikitan, ume guztiek bezala, futbolaria, astronauta, suhiltzailea… izan nahi nuen. Erabakia hartzeko unea heldu zenean, zalantza izan nuen: medikua edo informatikaria. Azkenean, Medikuntza ikastea erabaki nuen. Zergatik? Nire ama erizaina da eta, beharbada, horrek eragina izan du. Dena den, betidanik gustatu zait giza gorputza aztertzea. Biologia nire ikasgai kuttunen artean zegoen. Medikuntza ikasteko oso nota ona behar da, ordea. Ez nuen oso nota altua eta ez nuen unibertsitate publikoan sartzea lortu. Azkenean, Poloniara joatea erabaki genuen. Izan ere, esperientzia ona izango zela pentsatu genuen: ingelesa hobetuko dut, beste kultura bat ezagutuko dut… Zein unibertsitatetan zaude? Wroclaw hiriko unibertsitatean nago. Oso gustura nago. Poloniako bigarren hiri handiena da. Imanol_DiegoZer moduz moldatu zara lehen ikasturte honetan? Oso ondo. Ingelesez ikasten dut. Poloniako unibertsitateetan toki batzuk gordetzen dituzte ingelesez ikasi nahi dutenentzat. English Division deitzen diote eta ikasle gehienak atzerritarrak gara. Polonieraz ez dakigunez, gure artean ere ingelesez egiten dugu. 150 lagun inguru gara. Non bizi zara? Ikasle egoitza batean. Oso ondo moldatzen naiz. Zer iruditu zaizkizu Polonia eta unibertsitatea? Poloniarrak hotzagoak izango zirela uste nuen. Bestalde, negua ez da espero bezain gogorra izan. Hotza egin du, baina ez du euririk egin ia. Hemen baino hezetasun gutxiago dagoenez, hotza jasangarriagoa da. Unibertsitateari dagokionez, asko gustatu zait. Izan ere, herrialde askotako jendea dago. Gainera, Poloniako unibertsitateak ospe ona du. Nire unibertsitatean, adibidez, alzheimerra aurkitu zuenak ikasi zuen. Nobel saria irabazi duten lauzpabost zientzialari pasa dira bertatik. Zergatik aukeratu zenuen Wroclaw-ko unibertsitatea? Varsoviako unibertsitate batean ere egon ginen, baina oso zorrotzak eta erlijiosoak direla esan ziguten. Izan ere, Polonian erlijioak indar handia du. Wroclaw-koak izan ziren erantzuten lehenak. Unibertsitate ona denez, Alemaniatik gertu dagoenez eta eguraldia Poloniako beste toki batzuetan baino epelagoa denez, hona etortzea erabaki nuen. Zertan nabaritzen da erlijioak Polonian duen pisua? Unibertsitateko gela batzuetan sinbolo erlijiosoak daude, adibidez. Bestalde, erlijioarekin lotutako jai egun asko daude. Gabonak oso serio hartzen dituzte. Zure unibertsitatean euskaldun gehiago ba al daude? Ni naiz euskaldun bakarra. Klaseko gehienak alemaniarrak dira. Suediarrak eta arabiarrak ere dezente daude. Alemaniarra ikasten ari zara. Duela lau bat urte hasi nintzen. Nire anaiak hasi ziren ni baino lehenago. Beharbada, hemendik urte batzuetara alemana beharko dut. Inork ez daki zer gertatuko den hemendik urte batzuetara. Frantsesa, beharbada, ez da orain arte bezain garrantzitsua izango. Polonieraz hitz egiten al duzu? Unibertsitateko ikasgaien artean, poloniera dugu. Dena den, oker ez banaiz, lehen bi ikasturteetan bakarrik da derrigorrezkoa. Oraindik ez dut oso ondo hitz egiten, baina Polonian oso jende gutxik hitz egiten du ingelesez eta nola edo hala moldatzen naiz. Zer iruditu zaizu Poloniako bizimodua? Eguraldiagatik-edo, herrialde triste samarra iruditu zait. Gainera, jendea ez da oso irekia. Dena den, ez dugu harreman handirik bertakoekin. Izan ere, gure taldeko guztiak kanpokoak gara. Ikasketak han bukatuko al dituzu? Hirugarren urterako, EHUko ikasle askok Medikuntza ikasketak uzten dituzte eta beraien tokiak libre gelditzen dira. Nire asmoa hirugarren urtean Euskal Herrira itzultzea da. Ordurako Leioako campusera trasladoa eska dezaket. Seguru aski, hori egingo dut. Dena den, Polonian oso gustura banago, ez dago zertan itzuli. Zein espezialitate egingo duzun pentsatu al duzu? Ez. Inoiz anestesista izatea pentsatu dut, baina oraindik ez dut erabakia hartu. Lehen urtean ikasketak oso orokorrak dira. Ikasgaietan murgildu heinean, erabaki bat hartzeko gai izango naiz. Nola ikusten dituzu Euskal Herriko gazteak? Atzeratu samar gaudela uste dut. Beste herrialdeetan askoz ere arruntagoa da atzerrira joatea ikastera. Hemen, ordea, oso jende gutxik egiten du hori. Baina oso esperientzia aberasgarria da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT