Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Londresen euskaraz mintzo den pakistandarra

Urretxu eta Zumarraga
2018/07/18
Otamotz
Aurrejuzku asko daude euskararen eta etorkinen inguruan. Euskara zaila dela eta etorkinek ez dutela gure gizartean integratu nahi, adibidez. Mehmood anaiek ez dela hala erakutsi dute. Duela hamabi urte Pakistandik Euskal Herrira etorri ziren eta euskara ikasi zuten. Ordutik, beraien artean euskaraz mintzo dira. Egun Londresen bizi dira, baina euskaraz hitz egiten jarraitzen dute. Anaietako bat (Shakir) Euskal Herrira etorri da lagunak bisitatzera eta beraien euskaltzaletasunari buruz hitz egin du. Shakirrek 16 urte ditu eta 4 urte zituen bere familia Euskal Herrira etorri zenean. «Saibal eskualdean dagoen herri txiki batekoak gara. Gurasoak eta bost anai-arreba etorri ginen. Bi gazteenak hemen jaio ziren. Egun, gazteena Pakistanen bizi da aitona-amonekin eta izeba batekin». Bergaran lokutorio bat zuten, baina Antzuolan bizi ziren. Bere burua antzuolartzat du. «Antzuolarrak primerakoak dira. Munduko onenak. Bertan asko lagundu gintuzten eta lagun oso onak egin nituen». Antzuolatik Zumarragara joan ziren. Hemen, Roman del Rio zumarragarra ezagutu zuen. Biek Gainzuri ikastetxean ikasten zuten eta lagun minak egin ziren. «Roman anai baten modukoa da niretzat. Berriro ikusteko gogo handia nuen». Zumarragarrak ere hitz onak ditu bere lagunarentzat. «Nire lagunik onena da. Oso pertsona ona da. Oso umila. Denbora asko ematen genuen elkarrekin eta pena handia eman zidan joateak».
Shakir, bere bi anairekin.

Shakir, bere bi anairekin.

2016an Shakirren aitak Londresko lantegi batean lana aurkitu zuen eta hara joan ziren bizitzera. «Pena handia eman zidan joateak. Hemengo bizimodura ohituak geunden eta oso gogorra izan zen Antzuola, Bergara, Urretxu eta Zumarragako lagunak hemen uztea. Londresen ondo bizi gara, baina hango bizimodua aspergarria iruditzen zait. Bakoitzak berea egiten du eta ez dago lagunartean ateratzeko horrenbesteko ohiturarik». Debagoienako eta Goierriko lagunen falta sumatzen duenez, urtero bisitan etortzen da. «Iaz anai batekin etorri nintzen eta aurten bakarrik etorri naiz. Abuztuaren 8a arte egongo naiz bertan. Bergaran nago, baina Antzuolan ere familia dut. Egun hauetan lagunekin egongo naiz, futbolean jokatuko dut, hondartzara joango naiz…». Lagunekin euskaraz hitz egin ahal izango du. Nahiz eta Londresen bizi den, ez du euskara galdu. Izan ere, bere anai-arrebekin euskaraz egiten du. Antzuolara heldu zirenean, Shakirrek 4 urte zituen eta bere anai-arrebek 6, 8, 10 eta 15. «Lau gazteenok berehala ikasi genuen euskara. Nagusiak ez, hona heldu eta gutxira lanean hasi baitzen». Euskara jakitea ez da harritzekoa, baina bai bere anai-arrebekin euskara egitea. Antzuola oso herri euskalduna delako eta bertan oso ondo hartu zituztelako gertatu da hori. «Antzuolan jende guztiarekin euskaraz egiten genuen eta, hala, gure artean euskaraz egitea ez da batere harritzekoa. Amak punjabieraz egiteko esaten digu, baina guk euskaraz egiten dugu. Hala ohitu ginen eta, gainera, ez dugu euskara galdu nahi». Euskal Herria gustuko Egunen batean Euskal Herrira itzultzea gustatuko litzaioke. «Nire ustez, Euskal Herria munduko toki onena da. Noan tokira noala, ez dut sekula Euskal Herria ahaztuko. Hemengo jendea oso ona da, hondartza onak daude, bizimodua asko gustatzen zait… Euskal Herriak gauza bakarra du txarra: lan falta. Horregatik joan behar izan ginen Ingalaterrara». Bertan, futbol akademia batean ikasi behar du. «Futbola asko gustatzen zait. Antzuolako futbol 11 taldean jokatu nuen eta Zumarragara etorri nintzenean Goierri kirol elkartearen areto futbol taldean hasi nintzen. Futbolean erdiko aurrelari eta hegaleko postuetan jokatzen dut», azaldu du. Bere ametsa futbolaria izatea da. Beharbada egunen batean euskal talderen batean jokatuko du. Nork daki. Euskaraz, euskal taldeetako jokalari asko baino hobeto mintzo da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT