Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Trikitilari harrobiko harribitxiak

Zumarraga
2018/07/26
Otamotz
Zumarraga eta Urretxu trikitilari herriak dira Zumarragako Trikitixaren garaitik. Makina bat trikitilari eman dituzte bi herri hauek: Joxe Oria, Jose Migel Ormazabal, Urteaga anaiak, Zaldua anaiak, Zunzunegi anaiak, Elortza anaiak, Iturbe ahizpak, Iñaki Larrañaga, Lutxurdio, Garikoitz Lizarraga… zerrenda amaigabea da. Musika eskolan egiten duten lanari esker, katea ez da etengo. Harrobiko azken harribitxiak Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti dira. Azkenaldian hainbat txapelketa irabazi dituzte. Biak zumarragarrak dira. Kerejetak 19 urte ditu eta Oruesagastik 20. Bata irakasle ikasketak egiten ari da Bilbon eta bestea erizaintza Iruñan. Kerejetaren aitonak trikitixa kantak jartzen zizkion eta hala hasi zen trikitixa jotzen. Oruesagastiren familian denak musikariak dira, baina bera da soinua jotzen duen bakarra. Musika eskolako ikasleak Biak musika eskolara joan ziren trikitixa ikastera eta bertako trikitilari taldean ezagutu zuten elkar. Hala, duela bospasei urte, elkarrekin jotzen hasi ziren. Oso ondo moldatzen dira. Kerejetak Oruesagasti trikitilari eta pertsona bezala asko gustatzen zaiola dio. «Asko gustatzen zait nola jotzen duen eta oso pertsona ona da. Hori konplizitatea lortzeko lagungarria da». Izaeraz ezberdinak direla diote. «Andoni ni baino serioagoa da». Baina Oruesagasti ere txantxazalea da… «Uxuerekin pazientzia apur bat eduki behar da batzutan, baina ondo moldatzen gara». Iaz Zaldibarko txapelketa garrantzitsua irabazi zuten. «Beste txapelketa batzuk ere irabazi ditugu, baina Zaldibarkoa egungo ospetsuena da». Plaza asko dituzte gustuko. «Eitzako jaietan jotzea asko gustatzen zaigu, baina toki guztietan gustura jotzen dugu». Ez da harritzekoa Eitza plaza kuttuna izatea, Kerejeta bertakoa baita eta Oruesagastiren ama ere bai. Hala, beraiek dira egun auzoko trikitilari ofizialak. Etorkizunera begira, beraien helburu nagusia ikastea da. «Lau urte daramatzagu txapelketetan eta dezente ikasi dugula nabaritu dugu. Txapelketen eskutik asko ikasten da, joan aurretik asko entseatu beharra baitago». Kerejetak pandero jotzaile asko ditu gustuko: Oihana Irastortza, Andoni Elortza, Iñaki Larrañaga… Soinujoleen artean Edurne Iturbe miresten dute bereziki: beraien maisua. «Onenen artean dago. Zortea da halako irakaslea edukitzea», amaitu dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT