Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Udalak eskola-materiala eta arropa erosteko laguntza emango du

Urretxu eta Zumarraga
2018/09/06
Otamotz
Zumarragako Udalak bizilagunei laguntzak emango dizkie eskolako arropa eta materiala erosteko. 30.000 euro banatuko ditu erosketak herriko dendetan egiten dituztenen artean. Helburua herriko merkatariei eta diru sarrera txikiak dituzten familiei laguntzea da. Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Garapen, Tokiko Garapen eta Berrikuntza zinegotziak herritarrak lagundu nahi dituztela azpimarratu dute. «Eskolako arropa eta materiala herriko dendetan erostea nahi dugu, saltoki gune handietara edo Internetera jo beharrean». Diru-laguntza 2003 eta 2012 bitartean (biak barne) jaiotako haurren gurasoei zuzendua dago. 40.000 euro azpiko diru sarrera duten familiek jasoko dute diru-laguntza. Familiaren sarrerak 27.000 eurotik beherakoak badira, 60 euro jasoko dute haur bakoitzeko. 27.000 eurotik gorakoak badira, berriz, 40 euro haur bakoitzeko. Serranok eta Maizak familiek saihestu ezin dituzten gastu asko dituztela eta udalaren betebeharra horiei laguntzea dela gehitu dute. Laguntza hauen onuradun izateko, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean herriko dendaren batean egindako erosketaren tiketa aurkeztu behar da. Diru-laguntza arropa eta eskola-materiala herriko dendetan erostearen truke emango da: koadernoak, boligrafoak, margoak, konpasak, estutxeak, eskola-motxilak, batak, gorputz hezkuntzarako beharrezkoak diren arropa eta oinetakoak, betaurrekoak, lentillak… Eskolako kuota, arropa eta oinetakoa arruntak, eguzkitako betaurrekoak, kirol jakin baterako materiala eta material informatikoa diru-laguntza hauetatik kanpo daude. Eskaera aurkezpena Laguntzei buruzko informazio gehiago nahi dutenek eta eskaera aurkezteko asmoa dutenek, udaletxeko Herriarren Arretarako Bulegora jo dezakete: 09:00etatik 14:00etara. Horretaz gain, zumarraga.eus webgunera (Tramiteak/Ekonomiaren Garapena atala) jo dezakete, 943 72 90 22 telefono zenbakira deitu edo zumarragarekin@zumarraga.eus helbide elektronikora idatzi. Udalak ZumarragarEKIN programa abian jarri du ekonomia suspertzeko eta diru-laguntza hauek programa horren barne emango dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
2

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
3

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
4

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
5

Aritz Egeak Azpeitiko Domusa Teknik 15 MLK mendi lasterketa irabazi du

2025/05/12
Urretxu
6

Eitzaga auzoko jaiak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera

2025/05/12
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT